Prentsa Aretoa
2022/05/24
Luke Uribe-Etxebarriak Europako Funtsen euskararako tratamendu eta finantzaketa egokia eskatu dio Espainiako Gobernuari
Senatariaren iritziz, “euskarak desagertzeko arriskuan jarraitzen du tren digitalera igotzen ez bada, baita Espainiako Estatuaren utzikeriagatik ere”.
EAJ-PNVko Luke Uribe-Etxebarria senatariak Nadia Calviño Gobernuko lehen presidenteordeari adierazi dio “bere erantzukizuna” dela euskarari “arreta egokia ematea” Europako Funtsen esparruan. Gaurko Gobernuaren kontrolerako saioan, Uribe-Etxebarriak ideia ontzat jo du PERTE Nueva Economía de la Lengua delakoa, baina mesfidati agertu da gaztelania ez den Espainiako Estatuko hizkuntza ofizialei buruzko aipamen urriengatik. Hori dela eta, digitalizazio-prozesurako “tratamendu eta finantzaketa egokia” eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Gobernuko lehen presidenteordeari egindako galderan, ordezkari jeltzaleak Estatuan gaztelaniaren eta hizkuntza ofizialen ezagutzari bultzada ematea balioetsi du, PERTEak zeharkako ardatz baten bidez aurreikusten duena, baina aitortu du “zalantza handiak eragiten dizkit sektore-ardatzei buruz ari direnean, ia espainiera baino ez dutelako aipatzen”. Izan ere, 14 proiektu eragileren deskribapenean, gaztelaniaz besteko hizkuntza ofizialen aipamena bitan baino ez da egiten eta, gainera, “bazterrekoa, hondarrekoa eta inola ere ez erabatekoa”. Azken horien finantzaketari dagokionez, proiektu estrategikoak aurreikusten dituen “gutxienez 30 milioietara” ez mugatzea eskatu du, 1.100 milioietatik.
Uribe-Etxebarriak Nadia Calviño presidenteordeari eskatu dio euskaraz, katalanez edo galegoz pentsatzen eta komunikatzen dutenen kezka eta ardura ulertzeko gai izan dadila, “tren digitalera igotzen ez badira desagertzeko arriskuan jarraitzen baitute, eta gaztelaniaren itzalean baztertuta eta ahaztuta geratzen baitira, Espainiako estatuaren utzikeriaren ondorioz”. Azkenik, Gobernuko presidentearen azken adierazpenak bere egitera ere gonbidatu du, Estatuko hizkuntza ofizialak bere hizkuntza sentitzen zituela esan zuenean. "PERTE honekin aukera bat dute frogatzeko", esan du EAJ-PNVko senatariak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19