Prentsa Aretoa
2022/06/01
EAJ-PNVk LHko eskaintza enpresen beharretara lerrokatzeko beharra berretsi du
Klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren arloetan produkzio-sarearen beharretara egokitutako ibilbide berriak sortzeko eskatu dio Gobernu zentralari.
EAJ-PNVk hezkuntza-ibilbideak sortzeko beharra duela berretsi dio Espainiako Gobernuari, lanbide-heziketaren eskaintza enpresen beharretara egokitu ahal izateko. Gaur Senatuan egin den Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Batzordean, klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren esparruan lanbide berrietara egokitutako heziketa-zikloak abian jartzeari buruzko eztabaidan, Almudena Otaola senatariak iraunkortasunaren arloko helburu hori azpimarratu du, eta “une honetatik bertatik datozen aldaketetan lan egiteko beharra, beharrezkoak izango diren enpresetan eta etorkizuneko lan-aukeretan lan egiteko beharra” nabarmenduz ikasleen enplegagarritasuna bermatzeko.
Horrela, ikasleak teknologia aurreratuetan prestatzeko beharra aldarrikatu du, energia-iturri berriak, material berriak, erabili behar diren gailu eta makineria berriak garatzeko, mantentzeko, birziklatzeko ezagutzetan. “Estatuak ibilbide berri horiek sortzeko eskumena eta betebeharra du, eta, ondoren, autonomia-erkidegoak izango dira curriculumaren %50 definituko dutenak, gure kasuan”.
Nabarmenak...
Senatua
2026/02/03
Senatua
2026/01/29
Senatua
2026/01/28
Senatua
2025/12/16
Senatua
2025/12/12
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11
Senatua
2024/12/04

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















