Prentsa Aretoa

2022/06/02

Delitu larriengatik judizialki kondenatu ez diren terrorismoaren biktimei kalte-ordainak ukatzea berriz aztertuko duen galdetuko dio EAJ-PNVk Pedro Sanchezi

Astearteko Gobernuaren kontrol saioan, energia prezio garestiek enpresen lehiakortasunean duten eragina arintzeko neurriak eskatzeko mozioa ere defendatuko du.

rss Ezagutzera eman
Delitu larriengatik judizialki kondenatu ez diren terrorismoaren biktimei kalte-ordainak ukatzea berriz aztertuko duen galdetuko dio EAJ-PNVk Pedro Sanchezi

ARGAZKIA JAITSI

Estefanía Beltrán de Herediak, Senatuko Euskal Talde Parlamentarioaren bozeramaileak, datorren astearteko Gobernuaren kontrolerako saioan galdetuko dio Pedro Sánchez presidenteari ea berrikusiko duen GALen, Batallón Vasco-Españolen eta eskuin muturreko taldeen terrorismo jardueraren ondoriozko biktima direnei aitorpen hori eta kalte-ordainak ukatu izana, delitu larrietan parte hartzeagatik judizialki kondenatuak izan ez direnean. Hogei bat kasu zenbatu dira, non justiziak Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko 29/2011 Legearen interpretazioa eginez, terrorismoaren biktimatzat hartzea ukatu dituen delinkuentzia antolatuan parte hartu dutela edo indarkeriazko delituak egin dituen erakunde bateko kide izan direla argudiatuta, nahiz eta horregatik ebazpen judizial irmo baten bidez inoiz kondenatu ez diren.

Bigarren galdera batean, Almudena Otaolak Miquel Iceta Kultura eta Kirol ministroari galdetuko dio zergatik ez den izendatu Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legearen 32.4 artikuluan aurreikusitako organo independentea. Organo hori Kirol Kontseilu Gorenak izendatu beharko luke, eta kirolaren arloan sor litezkeen desadostasunak ebazteko aukera emango luke, bide judizialaren bitartez egin beharrik gabe.

Mozioa. Azkenik, Mertxe Garmendiak mozio bat defendatuko du, zeinetan Euskal Talde Parlamentarioak neurri jakin batzuk hartzeko eskatuko dion Espainiako Gobernuari energiaren prezio altuek enpresen lehiakortasunean duten eragina arintze aldera, batez ere enpresa elektrointentsiboak.

Ezagutu Gure Senatariak