Prentsa Aretoa
2022/06/14
EAJ-PNVk energia berriztagarria sortzeko instalazioen eta kontsumo-puntuen arteko distantzia mugatzea proposatu du
Mertxe Garmendiak deitoratu egin du PSOEk eta PPk “makroproiektuak mugatzeko” sare elektrikora sartzeko araudia aldatzeari uko egin izana, elektrizitatea sortzeko gertuko teknologia berriztagarriak ezartzeko helburuarekin.
EAJ-PNVko Mertxe Garmendia senatariak energia berriztagarria sortzeko instalazioen eta sarbide- eta konexio-puntuen arteko gehienezko distantzia mugatzea defendatu du. Ordezkari jeltzaleak argudiatu duenez, Espainiako Gobernuak “eredu zentralizatu batera jo nahi duela dirudi, lurraldeak saturatuz, berriztagarrien proiektu handiekin eta eskala handiko tentsio handiko lineekin, biodibertsitatean eta ingurumenean inpaktu handia izango duena”.
Trantsizio Ekologikoaren Batzordean aurkeztutako mozio baten bidez, sare elektrikorako sarbideen araudia aldatzea planteatu du, kontsumo-puntutik oso urrun dauden proiektuak saihesteko, kontsumo-puntu horretatik gertu elektrizitatea sortzeko teknologia berriztagarrien ezarpena areagotzeko helburuarekin, baina ekimena ez da aurrera atera. "Megaparke horiekin kanpo uzten dira ekimen txiki, sozial eta banatuenak, herritarrei onura handienak ekar diezazkieketenak, makroproiektu horiek ez bezala"; gainera, azken hauei dagokienez, hain kopuru handiarekin aurkeztu direnez arriskuan jartzen dute sistema elektrikoa bera, horretarako prestatuta ez dagoena”.
Mertxe Garmendiak deitoratu egin du “PSOEk eta PPk sare elektrikoan sartzeko araudi hori aldatzeari uko egin izana, makroproiektuak mugatzeko”, eta azpimarratu duenez, “elektrizitate-autobide handiak sortu baino gehiago, beharrezkoa da tentsio altuko barne-sarea bera indartzea, potentzia txikiagoko lineen sare indartsua izatea eta Europarekiko interkonexioak indartzea”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19