Prentsa Aretoa
2022/06/14
EAJ-PNVk Espainiako Estatuaren nazio aniztasuna defendatu du Senatuan
Estefanía Beltrán de Herediak bere herrien defentsa eta kanpo-proiekzioa bultzatzea aldarrikatzen du, eta Euskadik Europan parte hartzea eskatzen du.
EAJ-PNVk Senatuan duen bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediak Espainiako Estatuaren nazio aniztasuna defendatu du, eta nazionalitateak aitortzea eta egitura juridiko-politikoan modu aproposean egoki daitezela aldarrikatu du. Konstituzio Batzordean, gaur, Konstituzioaren bigarren artikuluko ‘nazionalitateen’ eta ‘erregioen’ arteko bereizketa ezabatzea proposatzen zuen Ciudadanosek aurkeztutako mozio baten eztabaidan, Beltran de Herediak ohartarazi duenez, “gustatu ala ez, onartu nahi ala ez, errealitate soziopolitiko, kultural eta linguistiko desberdinek osatzen dute; onartu egin behar diren partaidetza sentimenduek osatzen dute”.
Beltran de Herediak azpimarratu du ‘alderdi laranjaren’ ekimenak -aurrera egin ez duenak, beste ezein alderdik babestu ez duelako- “hain zuzen ere, kontrakoa planteatzen du”; izan ere, “batasun nazional esklusiboa eta baztertzailea aldarrikatzea begiak ixtea da, errealitatea aitortzea saihestuz; zuek errealitate desberdinen esistentzia kolpe batez ezabatu nahi duzue, eta bi aukera daude: edo integratu edo hautsi, eta, baztertzeko ahalegin honekin, zuek haustearen alde egiten duzue”, salatu du.
Beste behin ere, Euskal Talde Parlamentario bozeramaileak argi azalarazi du nazio anitzeko estatu eleaniztun eta kulturaniztun baten errealitatea, eta bere herrien defentsa eta kanpo proiekzioa bultzatzeko beharra. “Horregatik, Euskadik Europan parte hartzea eskatzen dugu. Aurrera egin behar da nazioek parte-hartze handiagoa izan dezaten eta integrazio-prozesuak indartu behar dira, batez ere, Euskadiren kasuan bezala, legegintza-eskumenak dituzten herrialdeetan”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19