Prentsa Aretoa
2022/06/16
Nerea Ahedok lege berriak indarrean sartu arteko trantsizio-aldiek sortzen duten babesgabetasunaz ohartarazi dio Gizarte Gaietako ministroari
Lehenbailehen konpon dadila eskatu du ‘ezgaitasun judiziala‘ ezabatzean sortutako hutsunea, eta baita bi seme-alaba kargura dituzten guraso bakarreko familiak ugaritzat hartzea
EAJ-PNVko Nerea Ahedo senatariak lege berriak indarrean sartu arteko trantsizio-aldiek pertsona askori eragin diezaieketen babesgabetasun-egoerez ohartarazi dio Gizarte Eskubideen eta 2030 Agendaren ministroari, “askotan, persona zaurgarrienak”. Ahedo gaur Senatuan agerraldia egin duen Ione Belarra ministroari horrela zuzendu zaio legegintza-testuan ‘ezgaitasun judiziala’ ezabatzeari buruz hitz egiterakon; izan ere, horrek hutsune bat sortu du, eta “horrek zaildu edo eragotzi egiten du pentsio jakin batzuk lortzea lehen jaso zezaketen zenbait pertsonari”.
Adierazi duen bezala, 8/2021 Legea onartzerakoan, legeria zibila eta prozesala aldatzen duena desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa gauzatzean laguntzeko, %65eko desgaitasun-maila edo handiagoa zuen ezintasun hori ezabatu egin da eta, ondorioz, eskubide erantsiak. 21/2021 Legean egoera hori konpontzeko xedapen gehigarri bat sartu zen arren, horretarako ekainaren 30ean amaitzen den epea dago, “baina oraingoz ez dago ezer, eta gaur egun hilak 16 da”, adierazi dio Ione Belarra ministroari. Ahedok aitortu duenez, zirkular bat bidali da, atzeraeraginezko izaerarekin aplikatuko dena, baina, hala ere, “egunero jan behar da, ez da atzeraeraginezko izaerarekin jaten”, eta, beraz, konponbide bat lortzeko eskatu du.
Ildo beretik, karguan bi seme-alaba dituzten guraso bakarreko familiak familia ugaritzat aitortzeari buruz hitz egin du. Neurri hori 2017ko irailean onartu zen Senatuan, EAJ-PNVren ekimenez, eta Espainiako Gobernuak oraindik ez du testu legegilera eraman. “Familiaren Legearekin aplikatuko zela esan ziguten, baina, egungo legearen artikulu batean bi hitz aldatuta, familia horiek aitortuta izango zuten. Batzuetan, trantsitorietate horiek, onena egiteagatik, erraz konponduko liratekeen egoerak sortzen dituzte”.
Bere hitzaldian, Ahedok ministroari ohartarazi dio EAJ-PNV erne egongo dela gizarte-zerbitzuen legean edo zaintza-planetan gerta litezkeen eskumen-inbasioen aurrean, kontuan hartuta Gizarte Zerbitzuak autonomia-erkidegoen eskumenekoak direla, Euskadiren kasuan esklusiboak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19