Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2022/06/22

EAJ-PNVk webgune eta aplikazio informatikoek irisgarritasun-baldintza guztiak bete behar izatea ahalbidetu du

Euskal Talde Parlamentarioak tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezarako legea babestu du Senatuan, orain Diputatuen Kongresuan onartu beharko dena

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Talde Parlamentarioak webguneek eta aplikazio informatikoek irisgarritasun-baldintza guztiak bete behar izatea ahalbidetu du. Tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezarako Lege Integralaren osagarri den Lege Organikoaren Proposamena Senatuan izapidetzean zuzenketa bat adostean lortu du, Zigor Kodearen 10/1995 Lege Organikoa aldatuko duena. Testua, besteak beste EAJ-PNVren babesarekin onartu dena, Kongresura itzuli beharko da behin betiko onartzeko. “Horrela, berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzen dira erabiltzaileen sarbidean, bereziki desgaitasuna duten pertsonen eta adinekoen sarbidean”, María Dolores Etxano senatariak zehaztu duenez.

Ez da hori izan Euskal Taldeak lege-testuari egin dion ekarpen bakarra; izan ere, aldaketa bat sartzea ere eragin du, hainbat talderekin transakzionatuta, beste jarduera publiko batzuen artean espazio publikoetan egiten diren kultura- edo jai-manifestazio eta -ikuskizunak ere kontuan har daitezen, diskriminaziorik ez dagoela bermatu beharko baitute.

Etxanok lege honen beharra azpimarratu du, tratu-berdintasunaren zeharkako aplikazioa bultzatzen duena eta tresna eraginkor bat sortu nahi duena gerta daitezkeen esparru guztiak jorratzen dituen edozein pertsonak jasan dezakeen diskriminazio ororen aurka. “Ez da soilik diskriminazioaren aurkako aldarrikapen orokor batera mugatzen, baizik eta erregulazio oso bat ematen du, diskriminazioaren aurkako borrokan eta herritarren berdintasuna bilatzean eraginkortasun handiena lortu nahi denaren bidez”.

 

Ezagutu Gure Senatariak