Prentsa Aretoa

2022/06/28

Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoan unibertsitate-gradu dualetarako beka-sistemaren trantsizio-aldi bat sartzea eskatu du Rosa Peralek

Halaber, euskara OLS plataforman -online hizkuntza-laguntza- sartzeko deia egin du, Erasmus+ eta Europako Elkartasun Kidegoko mugikortasun-programetan parte hartzen dutenei laguntzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko Rosa Peral senatariak Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoan unibertsitate-gradu dualetarako beka-sistemaren trantsizio-aldi bat sartzea eskatu du. Unibertsitateetako idazkari nagusiak Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Batzordean gaur egin duen agerraldian, ordezkari jeltzaleak eskatu du Lanbide Heziketaren Legean Lanbide Heziketa Dualerako gaitzen den neurri horren parekoa izan dadila unibertsitate-eremuan ere, aipamen dualetako beka-sistemarako trantsizio-aldi berdintsuarekin, ikaskuntza-kontratu berria indarrean sartzeari begira. Bere iritziz, “ez da logikoa eremu horretan LH dualeko gradua ikasten ari diren pertsonak eta unibertsitate-gradu duala egiten ari direnak desberdin tratatzea”.

Bestalde, Peralek Online Linguistic Support plataforman euskara sartzeko eskatu dio José Manuel Pingarróni. Erasmus+ eta Europako Elkartasun Kidegoko mugikortasun-programetan parte hartzen dutenei boluntario gisa lan egingo duten, ikasiko duten edo lankidetzan arituko diren hizkuntza hobeto menderatzen laguntzeko online hizkuntza-laguntzako programa hau 2014tik dago martxan, eta uztailean estreinatuko du plataforma berria, Europar Batasuneko 25 hizkuntza ofizial erabiliz, gehi islandiera, mazedoniera, norvegiera, serbiera eta turkiarra. “Bitxia bada ere, ez euskara, ez katalana, ez galiziera, ez daude horien artean, nahiz eta unibertsitate publikoek hizkuntza horietan graduak eskaintzen dituzten”, jakinarazi dio Unibertsitateetako idazkari nagusiari. Honek gai horren berririk ez duela eta informazio gehiago eskatu dio EAJ-PNVko senatariari.

  

Ezagutu Gure Senatariak