Prentsa Aretoa

2022/09/15

EAJ-PNVk Errioxako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak mahastien esklusibotasuna bermatzeko hartutako erabakiaren inguruan duen posizioa azaltzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuari

Gainera, astearteko kontrol saioan, Euskal Talde Parlamentarioak bere haserrea helaraziko dio Estatuko Segurtasun Indarrek Euskadiko traineru estropadetan presentzia handiegia izan dutelako

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Errioxako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak mahastien esklusibotasuna bermatzeko hartutako erabakiaren inguruan duen posizioa azaltzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euskal Talde Parlamentarioak Errioxa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak bere baldintza-agiria eta estatutuak aldatzeko hartu duen erabakiaren aurrean zer jarrera hartuko duen galdetuko dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari. Juan Carlos Medina senatariak egingo duen galdera Kontseilu Arautzailearen osoko bilkurak joan den astean onartutako erabakiak eragin du. Erabaki horren helburua mahatsaren eta babestutako mahastien esklusibotasuna bermatzea da, Errioxa JDKa duten ardoak egitea beste helbururik izan ez dezaten, eta, gainera, berriz izena eman nahi duten mahastiei urtebeteko itxaronaldia ezartzea.

Bigarren gai batean, Almudena Otaola senatariak Barne ministroari galdetuko dio zein izan den Estatuko Segurtasun Indarrek Euskadiko traineru-estropadetan izatearen kostu osoa, Kontxako Banderari dagokion kostua banakatuta. Senatariak EAJ-PNVren haserrea helaraziko du uda honetan hauen presentzia handiegia izan delako, batez ere Donostian azken bi asteburuetan egindako probetan, ez datorrelako bat hauei dagozkien eskumenetara.

Ezagutu Gure Senatariak