Prentsa Aretoa
2022/09/19
Europar Batasunak benetako atzerri eta defensa politika egin dezala defendatu du Luke Uribe-Etxebarriak
Senatariaren iritziz, “nahitaezkoa da estatuaren subiranotasunak Europako koordinazio baten mende jartzea”; bestela, “diru asko gastatuko dugu segurtasun gaitasunetan, zertarako jakin gabe”
Luke Uribe-Etxebarriak Europar Batasunak “benetako atzerri eta segurtasun politika bateratua garatzeko beharra” defendatu du. EAJ-PNVko senatariaren iritziz, “defentsa industria handitzen eta garatzen badugu, edo Europa mailan mankomunatuta eta erabat koordinatua egiten dugu edo ezertarako ez du balioko: operatiboa izan gabe jarraituko du, eta diru-xahutzeak eta bikoiztasunak adierazgarriak eta onartezinak izaten jarraituko dute”.
Senatuko Defentsa Batzordearen batzodean, bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez, “Europa mailan segurtasun-gaitasun batzuetan asko daukagu, eta ezer ez beste batzuetan”. Horregatik, ohartarazi du “estatu bakoitzak duena handitzen badu, inork ez duena eduki gabe jarraituko dugu. Eta guztion artean egin behar ditugu gauzak inork ez dituen esparruetan”. Uribe-Etxebarriak gaineratu duenez, “horrek esan nahi du gauza batzuetan instalatutako eta martxan dauden gaitasunak murriztu behar direla, eta beste batzuk sortu, betiere ikuspegi europarrarekin. Horixe egin beharko litzateke: gaitasunak mankomunatu eta elkarreragingarriak diren gaitasunak eduki, Europari taldeko indarra eskainiko diotenak”.
Senatari jeltzaleak gogorarazi duenez, “Europan dezente gastatzen da”, nahiz eta “modu ez eraginkorrean eta zatikatuan gastatu. Horrek dirua xahutzea eta operatibitate komunaren arazo larria eragiten du”, helarazi duenez. “Estatu bakoitzak bere defentsa-aurrekontuak modu desantolatu eta aldebakarrekoan handitzen baditu, emaitza izango da, Europa mailan, gaitasun inkoherenteak izaten jarraituko dugula eta diru-kopuru izugarriak xahutu ditugula. Eta oso argiak izan behar dugu: hemen nahitaezkoa da estatu-subiranotasunak Europako nazioz gaindiko koordinazio baten mende jartzea. Horrela egiten ez badugu, diru asko gastatuko dugu zertarako jakin gabe”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19