Prentsa Aretoa
2022/09/28
Plentziak Errotabarriko kirol-instalazioetako lursailen emakida zabaltzeko Espainiako Gobernuari egin dion eskaera babestu du EAJ-PNVk
Mertxe Garmendia senataria pozik agertu da adostutako testuarekin, “Plentziako Udalak egindako eskaerari erantzuten baitio”, eta Ministerioari egindako eskaera “aintzat hartzea espero dugu”
EAJ-PNVren babesarekin, Senatuak Plentziako Errotabarriko kirol instalazioen erabilera 2026tik aurrera manten dadin ahalbidetzea eskatu dio Espainiako Gobernuari. Instalazio horiek itsas-lehorreko jabariko lurretan daude eta Kostaldeko eta Itsasoko Zuzendaritza Nagusiak hamar urterako emakida bat formalizatu zuen 2016an, horregatik, Udala dagozkion tramiteak gauzatzen ari da emakida egin zen tituluaren funtsezko aldaketarik egin gabe, berau egokitzeko 2040ra arte erabilera gauzatu ahal izateko, duela gutxi eskatu duen moduan.
Horrenbestez, zenbait Talde parlamentarioren artean egindako zuzenketa baten bidez, Trantsizio Ekologikorako Batzordeak onartu du Espainiako Gobernuari eskatzea Plentziako Udalaren eskaera azter dezala, tartean diren beste erakunde batzuekin batera irtenbide bat bilatzeko Errotabarriko kirol-instalazioak gal ez daitezen, Kostaldeei buruzko Legearen esparruan, horretarako emakida 2026an amaituko delako.
Mertxe Garmendia senatari jeltzalea pozik agertu da adostutako testuarekin, “udal taldeek eta alkateak” Trantsizio Ekologikorako Ministerioari egindako eskaerari erantzuten baitio. “Eskaera aintzat hartzea espero dugu”, jakinarazi du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19