Prentsa Aretoa
2022/10/02
Euskadik Europako eta kanpoko harremanetan jarduteko askatasuna behar duela azpimarratu du Luke Uribe-Etxebarriak
EAJ-PNVko senatariak European Youth Summit-en itxiera ekitaldian parte hartu du, asteburu honetan Bilbon egin den jardueran
Luke Uribe-Etxebarria EAJ-PNVko senatariak adierazi duenez, “Euskadiren etorkizunaren zati handi bat globalizazioan jokatzen da”, eta horretarako “euskaldunok askatasuna behar dugu kanpoko eta Europako harremanetan jarduteko, Herri gisa dugun nortasuna eta bizitzari aurre egiteko dugun modua oinarri hartuta, mundu eta Europa indartsuago, demokratikoago, burujabeago eta erresilienteago bati ekarpenak egin eta lagundu ahal izateko”.
Senatari jeltzaleak European Youth Summiten lehen topaketaren amaiera ekitaldian parte hartu du gaur, asteburuan zehar 17 nazionalitatetako Europako ehunka gazte Bilbon elkartu ondoren, Europaren egungo eta etorkizuneko erronkak gazte-ikuspegitik aztertzeko. Uribe-Etxebarriak adierazi duenez, Europar Batasunaren proiektuak, “herrien arteko errekonozimendua eta elkarrekiko errespetua errespetatu behar dituena, baita bere erabaki askea ere”, horregatik, hain zuzen ere, “Putinen ikuspegi inperialaren porrotaren ispilu da, indarra eta inposaketa erabiltzen baititu”. Azkenik, Senatuko Kanpo Gaietako Batzordean EAJ-PNVk duen bozeramaileak “Europaren eta bere balore eta printzipioen alde egiteko” eskatu die gazte europarrei.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19