Prentsa Aretoa

2022/10/05

Nerea Ahedoren ustez, amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa sortzeko legeak justizia egiten dio aldarrikapen historiko bati

Euskal Talde Parlamentarioak azlde bozkatu du Eusko Legebiltzarrak duela hamarkada bat bultzatutako eta gaur Senatuan onartutako ekimenaren alde

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Nerea Ahedo EAJ-PNVko senatariaren ustez, “justicia” egiten da amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funts bat sortzeko lege-proposamena gaur Senatuan onartzerakoan. Bere hitzaldian, ordezkari jeltzaleak gaineratu du “justizia egiten diola biktimen, senideen eta elkarteen aldarrikapen historikoari”, eta hauei aitortu die lege hau onartu arteko denbora luzean izan duten “irmotasuna eta ekina”.

Ahedok gogorarazi du ekimen hori duela hamar urte bultzatu zuela Eusko Legebiltzarrak, eta lortutako adostasun zabalagatik, eta garrantzitsuena interesdunen oniritziarekin onartu izanagatik poztu den arren, deitoratu du, “zoritxarrez, batzuentzat berandu” iristen dela. Osasun eta lan arloetako bozeramaile jeltzaleak nabarmendu du akordioak amiantoaren biktima guztiak barne hartzen dituela; izan ere, osagai horrekiko zuzeneko esposizioak eragindako langileei ez ezik, familiako eta ingurumeneko biktimak ere kontuan hartuko ditu.

Legebiltzarreko ordezkaritza batek jarraitu du eztabaida, besteak beste, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak eta Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzale eta Mahaiko kideak. Estatuak kaltetuekin duen konpromisoa txalotu du Iturratek, baina berandu eta prezio altuarekin datorrela onartu du. “Asko izan dira bidean geratu diren pertsonak, substantzia kantzerigeno horren eraginpean egoteagatik hil direnak. Beste askok auzitara jo behar izan dute justizia eta aitortza eskatzeko. Gaur oso pauso garrantzitsua eman dugu horien guztien sufrimendua arintzeko”, esan duenez.

Oraingoz kalte-ordain horiek nola zehaztuko diren zehaztu ez bada ere, 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokorrek 25 milioi euroko funtsa dute lehen erreklamazioei aurre egiteko. “Orain arte, biktimek justiziara jotzea zuten bide bakarra, eta horrek kostu ekonomiko eta pertsonala zekarren. Gaurtik aurrera, baliabide amaigabeen beharrik gabe, aitortzen da hartutako gaixotasunak arduradun batzuk dituela eta Estatuak laguntza horiei aurre egingo diela”. Iturratek onartu du legea onartzeak dakarren “urrats erraldoia”, baina funtsak “ezingo du inoiz pertsona maite baten galera ordezkatu, eta ezingo du osasuna itzuli, baina beharrezkoa da mina arintzeko eta arduragabekeria sendoarekin amaitzeko”.

Senatuak gaur berretsi duen ekimena 2019ko ekainean onartu zen aho batez Eusko Legebiltzarrean, Legebiltzarrak zazpi urte baino gehiago daramatza funts hori sortzeko eskatzen. Iturratek balioa eman dio euskal erakundeen iraunkortasunari eta denbora honetan guztian ASVIAMIE bezalako elkarteek bidegabekeria hori zuzentzeko eman duten arnasari. “Bidea eta lege-tramitazioa ez dira batere errazak izan, eta oztopoz beterik egon dira, lege-testua onartzea moteldu dutenak. Gure ekimena eztabaidatzeko Kongresuak izan duen atzerapenak geldiarazi egin du gure eginbidea”, deitoratu du.

 

EAJ-PNVko legebiltzarkideak biktimen, haien familien eta elkarteen erabakitasuna eskertu nahi izan du, “euren etengabeko mobilizazioak, indarra eta erabakitasuna baitira gaur honaino ekarri gaituztenak. Gure arnasa izan dira denbora honetan guztian”. “Erakundeak eta alderdiak ulerkorrak izan ginen haien bidezko erreklamazioetara, eta eskutik helduta, babesa eta erreparazioa lortzeko lan egin genuen. Gaur ospatzeko eguna da, baina baita hil diren eta gaixorik dauden pertsona guztiak gogoratzeko eguna ere. Izan ere, ez dute ez babesik ez aitortzarik izan”, bukatu du.

 

Ezagutu Gure Senatariak