Prentsa Aretoa
2022/11/22
Mertxe Garmendiak “bizkortasun eta irmotasun handiagoa” eskatu du etxeetako elektrizitatearen prezioaren aldaketak mugatuko dituzten arauak garatzeko
Energiaren arau-esparruan behin eta berriz ematen diren atzerapenek deskarbonizazioa, berriztagarrien sustapena eta prezioen krisia gainditzea gelditu egiten dutela jakinarazi dio Teresa Ribera ministroari
EAJ-PNVko Mertxe Garmendia senatariak hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroari eskatu dio “arauak azkarrago eta irmoago garatzeko”, etxeetako elektrizitatearen prezioan gertatzen diren aldaketak murrizteko. Gaurko Gobernuaren kontrol saioan, ordezkari jeltzaleak Teresa Ribera presidenteordeari gogorarazi dio urriaren 1a baino lehen kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioa spot merkatutik bereizi behar zuela, Europako Batzordeak maiatzean ezarri eta 10/2022 Errege Lege Dekretuan jaso bezala. “Hori da Eusko Jaurlaritzak eta EAJ-PNVk iazko martxotik zure gobernuari helarazi diogun neurrietako bat kontsumitzaileen energia-kostuak murrizteko; Estatuaren eskumeneko neurria da, eta bere esku zegoen hasiera-hasieratik hartzea”, gogorarazi duenez. Ministroak aurreratu duenez, tarifa hori aldatzeko egutegi bat dute “2023. urtearen hasieran indarrean egon dadin”.
Trantsizio Ekologikoko arduradunaren aurrean, Garmendia senatariak agerian utzi du, gainera, Espainiako Gobernua hainbat arlotan dagoela epez kanpo, eta, beraz, beharrezko erreformak egitera premiatu du, “modu irmoan aurrera egiteko deskarbonizazioan, berriztagarrien sustapenean eta prezio-krisi hau gainditzean”. Hala, egoera hauek zerrendatu ditu: energiaren arloko arau-esparrua erreformatzeko proposamena, maiatza baino lehen aurkeztu behar zena; energia berriztagarrien arloko Europako bi zuzentarauren transposizioa; 2022ko baterako sorkuntzaren enkantean eta ordainsarien eguneratzean izandako atzerapenak; gaueko tarifa-aldi berri bat ez ezartzea, Senatuan onartu zen bezala; H2 eta beste gas berriztagarri batzuen erabilera errazteko arau-oztopoak ez ezabatzea, energia-bektore gisa; oraindik garatu gabe dago biltegiratzeari, hibridazioari eta agregatzaileari dagokiena, duela 2 urte baino gehiago jasotako Errege Lege Dekretu batean. Garmendiak deitoratu egin du, halaber, etengarritasuna bezalako neurrien aurrerapenaren moteltasuna, argiaren inguruan erregulatua izan dena, baina ez gasarena; edo autokontsumo kolektiboari dagokionez distantzia maximoa inguruko Europako estatuekin parekatzea.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19