Prentsa Aretoa
2022/12/21
Almudena Otaolak kultur elkarte profesionalak legitimatzea eskatu du euren bazkideen izenean auzitan aritzeko
Bere iritziz, beharrezkoa da ekintza juridikoa ematea gehiegikeria sistematikoak salatzeko eta kontsumitzaileen elkarteekin parekatzeko
Senatuko Euskal Talde Parlamentarioak kultura-arloko elkarte profesionalek legitimazio prozesala izan dezatela eskatu dio Kultura eta Kirol ministroari, lege-aldaketa baten bidez, sektoreko abusu eta iruzur kolektiboen aurrean bazkideen izenean jarduteko. “Ekintza juridikoa eman beharko litzaieke salaketa jarri ahal izateko, kontsumitzaileen elkarteek egiten duten bezala, gehiegikeria sistematiko bat dagoela ikusten dutenean”, azaldu du Almudena Otaolak.
Gaurko kontrol saioan, EAJ-PNVko senatariak Miquel Iceta ministroari gogorarazi dio Artistaren Estatutuaren 36. gomendioak Prozedura Zibilaren Legearen 11. artikulua aldatzea proposatzen duela, sektorea indartuko duten tresnak emateko, horregatik noiz betetzea aurreikusten duen galdetu dio. Otaolak gogorarazi du Artistaren Estatutua deiturikoa gauzatuz amaitu zen prozesu parlamentarioan agerian geratu zela sektorearen ezegonkortasuna eta negoziazio kolektiboaren arloan zegoen gabezia, gaineratuz beharrezkoa zela kultura-arloko profesionalen sindikatuak egotea autonomia-erkidegoan. “Kulturara dedikatutako pertsonak, kasu askotan, kalteberatasun-egoeran daude, eta ezin dira behar bezala babestu banakako prozesu zibilaren arau tradizionalen bidez”, adierazi du Otaolak.
Ministroak erabateko adostasuna agertu du aurkeztutako erreklamazioarekin, eta, azaldu duenez, “niri ez badagokit ere, ardura zait”, eta lehenbailehen gauzatu ahal izateko konpromisoa hartu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19