Prentsa Aretoa

2022/12/22

Luke Uribe-Etxebarriak euskal erakundeekin biltzeko eskatu dio Nadia Calviñori, Europako Funtsen gehigarria Bruselara bidali aurretik

Espainiako Gobernuko presidenteordeari aurpegiratu dio ez dituela kontuan hartu autonomia-erkidegoak eranskina egiterakoan

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Luke Uribe-Etxebarria EAJ-PNVko senatariak euskal erakundeekin biltzeko eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteordeari, Europako Funtsen gehigarria Bruselara bidali aurretik. Nadia Calviñok Europar Batasunerako Batzorde Mistoan gaur egin duen agerraldian, ordezkari jeltzaleak aurpegiratu dio ez dituztela kontuan hartu autonomia-erkidegoak Europako Funtsen gehigarria egiterakoan, eta, horregatik, dei hori egitera gonbidatu du, Idoia Sagastizabal diputatu jeltzalearen ekimenez aste honetan onartutako interpelazioaren ondoriozko mozioaren arabera.

Uribe-Etxebarriaren ustez, Europako Funtsen diseinu eta ezarpen eraginkorrean laguntzeko Espainiako Gobernuak Euskadiko erakundeekin benetako elkarrizketa eta komunikazio eraginkorra ez garatzea “dezepzioa” izan da. Gainera, “errespetu falta instituzionala” dela esan du Espainiako Gobernuak eranskina egiteko Eusko Jaurlaritzak irailean egindako proposamenari erantzun ez izana, hauek uztailean horixe egin dezaten eskatu zioten arren. “Hau ez da kogobernantza bat, diktaketa bat baizik”, ilustratu du.

Era berean, bozeramaile jeltzalea kezkatuta agertu da funtsen ezarpenaren erritmo eskasagatik, eta ohartarazi du enpresa askok oraindik ezin izan dituztela egin aurreikusita dituzten inbertsioak, funts horiek jaso ezean. “Kudeaketa zentralizatuak inbertsioak atzeratzen ditu eta, batez ere, enpresen eta erakundeen konfiantza murrizten du ekonomikoki erabakigarria den une honetan”.

Uribe-Etxebarriak galdera sorta luzatu dizkio lehen lehendakariordeari: maileguen baldintzak zeintzuk diren, iragarritako 12 funtsak nork kudeatuko dituen, 20.000 milioi euroko inbertsio autonomikoak nork hautatuko dituen edo konferentzia sektorialetan autonomia-erkidegoei informazioa soilik emango zaien edo erabakitzeko ahalmena izango duten. Gainerako funtsei dagokienez, senatari jeltzaleak autonomia erkidegoek enpresa estrategikoetan inbertitzeko duten zeregina ezagutzea eskatu du. “Euskadirentzat bereziki sentikorrak diren bi funts daude: batetik, Gizarteratzeko Funtsa, Euskadik eskumena transferituta duena, eta 9.000 milioi euro horietatik Euskadiri dagokiona nola iritsiko den jakin nahi lukeena; eta, bestetik, Zerga Erreformarako Funtsa, 2.000 milioi eurokoa, I+G arloko enpresa-inbertsioa sustatzeko”.

Ezagutu Gure Senatariak