Prentsa Aretoa
2023/02/02
EAJ-PNVk Euskadiko aldiriko tren zerbitzuetan irisgarritasun unibertsala berma dezala eskatuko dio Garraio Ministerioari
Astearteko kontrol-saioan, Errefuxiatuentzako Kualifikazioen Europako Pasaportea Estatuan aplikatzearen inguruan ere galdetuko dio Espainiako Gobernuari
Senatuko Euskal Talde Parlamentarioak Euskadin aldiriko tren-zerbitzuetan irisgarritasun unibertsala bermatzeko behar diren aurrerapausoak ematen ari den ala ez galdetuko dio Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroari. Datorren astearteko kontrol-saioan, Maribel Vaquerok Raquel Sánchez ministroari helaraziko dio María Luisa Goikoetxeak agerian uzten duen aldarrikapena –Goikoetxeak, bere erreklamazioekin, Renfek Urduñako geltokia gurpil-aulkian trenean modu autonomoan sartu ahal izateko gaitzea lortu zuen 2018an,eta astelehen honetan Maribel Vaquero, Nerea Ahedo eta Rosa Peral senatariekin batzartu da-, aukera hori behar duen ororentzat zabal dadin; izan ere, bost urte geroago, Renferen C3 linean ezarritako plataforma mugikorren sistemaren onuradun bakarra izaten jarraitzen du.
Bestalde, Rosa Peralek Pilar Alegria Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroari galdetuko dio zer neurri hartu dituen Gobernuak Errefuxiatuentzako Kualifikazioen Europako Pasaportea Espainiako Estatuan martxan jartzeko. Gaur egun, urteak behar dituzte errefuxiatuek diploma bat homologatzeko eta, beraz, EQPRk aukera ematen du pertsona horiek duten prestakuntza, esperientzia eta hizkuntza jakitea egiaztatzeko, eskura duten dokumentazioa ebaluatu eta elkarrizketa bat egin ondoren; horrela, konfiantzazko informazioa lortzen da integraziorako, lanbide-progresiorako eta harrerako herrialdean ondorengo ikasketetan onartzeko. EQPR Europako hainbat herrialdetan aplikatu da jada, baina oraindik ez Espainiako Estatuan, nahiz eta 2007an sinatu zen Lisboako Aitorpen Hitzarmenari Espainia 2009an atxiki zitzaion, eta honek Estatuak behartzen ditu errefuxiatuen kualifikazioak dokumenturik gabe baliozkotzeko neurriak garatzera.
Mozioaren ondoriozko interpelazioa: Azkenik, Nerea Ahedo senatariak Espainiako Gobernuak, epe labur eta ertainean, osasun-profesionalen defizita arintzeko aurreikusi dituen jarduerei buruzko mozioa defendatuko du. Mozio hau, abenduan Osasun ministroari egin zion interpelazioaren ondorioa da, eta uztailean Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eta Galiziako Gobernuko homologoak Carolina Darias ministroari bidalitako gutunaren ildotik jarraituko du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19