Prentsa Aretoa

2023/02/08

EAJ-PNVk Gobernuaren konpromisoa lortu du kooperatibei Berdintasun Planak erregistratzea eragozten dieten oztopoak kentzeko

Senatuko Euskal Taldeak atzera bota du Enpleguaren Legeari jarri zion zuzenketa Exekutiboak aldaketa hori ahalbidetuko duela agindu ostean

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVk Espainiako Gobernuaren konpromisoa lortu du lan elkartuko kooperatibek Berdintasun Planen erregistroari dagokionez dituzten oztopoak saihesteko beharrezkoak diren lege-aldaketak egingo direla. Nerea Ahedo senatariak aurreratu duenez, Euskal Talde Parlamentarioarekin izandako elkarrizketetan, hurrengo lege ekimen baten tramitazioan sartuko du aldaketa hori. Ondorioz, kendu egin du Enpleguari buruzko Legeari aurkeztu zion emendakina, plan horiek inskribatzeko prozedura arautzea eskatzen zuena, bai eta aitorpen publikoaren ondorioetarako ziurtagiri zehatza ere.

Iazko martxoan, EAJ-PNVren Senatuko Berdintasunerako bozeramaile María Dolores Etxanok proposatu zuen diskriminazio horri soluzioa ematea, berdintasun-planen negoziazio-prozedura berezi bat planteatuz. Gaur egun, langileekin prozedura negoziatu bat egiteko betebeharra dago, lan elkartuko kooperatiben tipologia eta ezaugarriak kontuan hartu gabe; izan ere, horietan bi langile-kolektibo daude: bazkideak eta besteren konturakoak.

Nerea Ahedo pozik agertu da Espainiako Gobernuak gai honen inguruan hartu duen konpromisoagatik, EAJ-PNVrentzat kezka garrantzitsua delako. “Inoiz ez dugu atzeratu nahi izan Europarekin hartutako konpromisoetako bat ez betetzea ekarriko lukeen prozesu bat, hau da, erreforma hau egitea, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren 23. osagaiaren esparruan bultzatzen baita. Zuzenketa erretiratzen dugu hartutako konpromisoan oinarrituta, baina adi egongo gara hura beteko den baieztatzeko”.

Ezagutu Gure Senatariak