Prentsa Aretoa
2023/02/09
EAJ-PNVren ekimenez, osasun arloko profesionalen defizita arintzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Senatuak Espainiako Gobernuari
Nerea Ahedok Familiako eta Komunitateko Medikuntzan espezialistak diren profesionalen falta nabarmendu du, eta irtenbideak eskatu ditu osasun-prestakuntza espezializatuan
EAJ-PNVk proposatuta, Senatuak Familia eta Komunitateko Medikuntzan espezialistak diren profesional sanitarioen defizita murrizteko premiazko zenbait neurri martxan jartzea eskatu dio Espainiako Gobernuari. Nerea Ahedok aurkeztutako mozioak Osasun sailburuak, Galiziako Gobernuko homologoarekin batera, uztailean Osasun ministroari gutun bidez helarazi zizkion erreklamazioak eraman ditu Goi Ganberara. Bertan, bere eskumenak erabiliz, lehen mailako arreta indartzeko irtenbideak ezartzeko eskatzen zioten. “Gaur egun, osasun publikoko sistemak duen arazo nagusia Familiako eta Komunitateko Medikuntzan espezialistak diren profesionalen falta da, eta horrek zuzeneko eragina du lehen mailako arretan. Epe ertain eta luzera hartzen ari diren neurrien balioa aitortzen dizuegu, baina premiek egunekoa jaten digute”, adierazi du.
Ekimen jeltzalea talde guztien babesarekin onartu da, PSOE eta Junts Per Catalunya abstenitu diren arren, eta prestakuntza sanitario espezializatuari buruzko gaiak aipatzen ditu, Estatuaren eskumen esklusiboa direnak. Hala, BAME plazak hautatzeko sistemak plazak hutsik ez uzteko neurriak hartzea eskatzen du, eskainitako guztiak betetzea bilatuz. “Une bakoitzean erabilgarri dauden plazak denbora errealean ezagutzen direla bermatzea, eta lanpostuaz jabetzen ez diren eta kontratua sinatu baino lehen uko egiten dieten esleipendunak beteta ez geratzea ahalbidetzen duen mekanismoa artikulatzea”, Osasun arloko arduradun jeltzaleak azaldu duenez.
Era berean, Larrialdietako eta Emergentzietako Medikuntzako espezialitatea ahalik eta lasterren onartzea planteatzen da; familiako eta komunitateko medikuntzako espezialitatean irakaskuntza-unitateak egiaztatzeko eskakizunen araudia berrikustea, irakaskuntza-unitateak egiaztatzeko sistema malguagoa eta arinagoa izateko; eta familia- eta komunitate-medikuntzako espezialitatean BAME aparteko plazen deialdia egitea, behin akreditazio-sistema adostuta eta plaza gehiago egiaztatzea ahalbidetzen duen espezialitateko prestakuntza-programa erreformatuta.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19