Prentsa Aretoa
2023/02/16
EAJ-PNVk Pedro Sanchezi galdetuko dio ea Euskadik EBko Kontseiluko alderdi ezberdinetan izango duen parte-hartzea sustatuko duen bere presidentzian
Astearteko kontrol saioan, legeak euskaraz eta gainerako hizkuntza ofizialetan ere promulgatzea aurreikusten duen galdegingo dio, baita ere, Espainiako Gobernuari
Estefania Beltran de Heredia EAJ-PNVren Senatuko bozeramaileak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari galdetuko dio ea, uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean izango duen Europar Batasuneko Kontseiluko presidentziari begira, autonomia-erkidegoek Kontseiluko alderdi ezberdinetan duten benetako parte-hartzea sustatzeko asmorik duen, Espainiako Estatuaren barruko eskumen-banaketa errespetatuz.
Datorren astearteko kontrol saioan, gainera, Almudena Otaolak Espainiako Gobernuari galdegingo dio ea Gorte Nagusietatik datozen legeak hizkuntza ofizial guztietan promulgatzeko aurreikuspenik dagoen. Senatari jeltzaleak justizia-administrazioan euskararen erabilera sustatu ahal izateko, justiziako profesionalek beren hizkuntza-eskubideak gauzatzea eta prozedura judizialak euskaraz egin ahal izatea erraztuz.
Mozioa. Azkenik, Maribel Vaquero senatariak mozio bat defendatuko du, Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren garraiobide guztietan irisgarritasun-betebeharrak bete ditzala eskatzeko Gobernu zentralari. Eskaera, funtsean, Euskadiko aldiriko trenbideko garraioan oinarritzen da, bai geltokiei dagokienez, bai material ibiltariari dagokionez; izan ere, legeak hala agintzen badu ere, ez dira betetzen mugikortasun mugatuko pertsonentzako sarbideari buruzko arauak.
Nabarmenak...
Senatua
2026/04/16
Senatua
2026/04/08
Senatua
2026/04/07
Senatua
2026/04/06
Senatua
2026/03/31
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11
Senatua
2024/12/04

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















