Prentsa Aretoa

2023/02/23

Euskararen inguruan hartutako konpromisoak betetzeko eskatu dio Luke Uribe-Etxebarriak RTVEri

Azpimarratu duenez, Ikus-entzunezkoen Legeak euskarazko bikoizketa eta/edo azpitituluetarako betebeharrak ezartzen ditu eta “RTVE ez da betetzen ari”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko Luke Uribe-Etxebarria senatariak RTVEk Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorrak euskarari buruz ezartzen dituen betebeharrak bete ditzala eskatu dio Korporazioko Administrazio Kontseiluko behin behineko presidenteari. Erakunde publikoko Kontrol Batzordean gaur egindako galderan, senatariak azpimarratu du “Ikus-entzunezko Legea indarrean sartu eta sei hilabetera agindu horiek ez direla betetzen ari, eta, beraz, RTVEri egin dezala eskatzen diot”.

Zehazki, Uribe-Etxebarriak “RTVE 12 urtetik beherakoentzat bereziki zuzendutako ikus-entzunezko edukiak euskarara bikoiztea bermatzera behartzen” duten legearen xedapenak aipatu ditu. Era berean, nabarmendu du “ikus-entzunezko zerbitzuak ematen dituztenek publiko orokorrari zuzendutako ikus-entzunezko edukiak autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetan bikoiztuta edo azpitituluekin eskaintzeko betebeharra dutela”.

Azkenik, bozeramaile jeltzaleak gogorarazi du “osoko zuzenketa aurkeztu ondoren, Euskal Taldeak zuzenketa hori kendu egin zuela eta Espainiako Gobernuarekin negoziatu zuela, besteak beste, RTVEn eta plataforma digitaletan euskararen aldeko hainbat neurri”. “Gure zuzenketak negoziatu eta onartu ziren, eta orain eskatzen duguna da bete daitezela”, gaineratu du.

Ezagutu Gure Senatariak