Prentsa Aretoa
2023/03/02
EAJ-PNVk amiantoaren biktimek konpentsazioak eskatu ahal izateko araudia lehenbailehen onartzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuari
Astearteko kontrol-saioan, arrantza-jarduera bermatzeko hartuko dituen neurriei buruz ere galdetuko du, Europako Batzordeak hau mugatzeko proposamenaren aurrean
EAJ-PNVko Nerea Ahedo senatariak amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa sortzeko legearen garapen-erregelamendua noiz onartuko duen galdetuko dio Gizarte Segurantza, Gizarteratze eta Migrazioetako ministroari. Urtarrilaren 19an bete zen erregelamendua onartzeko hiru hilabeteko epea, urrian Senatuan aho batez onartutako 21/2022 Legean ezarritakoa –duela urtebete Eusko Legebiltzarrak bultzatu zuenetik ibilbide luzea egin ondoren–, funtsa martxan jartzea eta kaltetutako pertsonek konpentsazioak erreklamatzen hastea ahalbidetuko duena.
Bestalde, Juan Carlos Medinak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari galdetuko dio zer neurri hartuko dituen Espainiako Gobernuak arrantza-jarduera bermatzeko, Europako Batzordeak hainbat eremutan arrantza mugatzeko egindako azken proposamenaren aurrean. Europako Batzordeak, joan den astean, itsas eremu babestu guztietan hondoko edo arrasteko arrantza pixkanaka kentzea proposatu zuen 2030erako, eta ekimen horrek euskal arrantzaleen sektoreari kalte egingo lioke.
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/11
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08