Prentsa Aretoa

2023/03/29

EAJ-PNV Hitzarmena, Kontzertua eta Kupoa eguneratzearen alde agertu da, “gure autogobernuaren zutabe direlako”

Maria Dolores Etxanok azpimarratu du bere onarpenak “egonkortasuna ematen duela ziurgabetasun une batean, baina baita etorkizuneko ideia zentralizatzaileen, ultraeskuinaren mehatxuen edo balizko gobernu aldaketa baten aurrean ere”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNV Talde Parlamentarioak Nafarroako Hitzarmenaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoaren eta 2022-2026 bosturtekorako Kupoaren lege-proiektuak babestu ditu Senatuan, “gure autogobernuaren zutabe” direlako, eta, gainera, “egonkortasuna ematen die gure erakundeei”, María Dolores Etxano senatariak esan bezala.

Ganberaren gehiengo zabalarekin – Vox (3) eta Ciudadanosen (1) ezezko botoak eta Compromis (1), Teruel Existe (2) eta PRC (1) alderdien abstentzioa izan ezik –, onartu egin dira Nafarroako Foru Komunitaterako Hitzarmen Ekonomikoaren, Euskal Autonomia Erkidegorako Ekonomia Kontzertuaren eta 2022-2026 bosturtekorako Kupoa zehazteko metodologiaren aldaketak. Azken horri dagokionez, Etxanok balorazioa positiboa egin du hurrengo bost aurrekontu-ekitaldietan tributu- eta finantza-eskumenak eguneratzeak “egonkortasuna ematen duelako ziurgabetasun-une batean, baina baita etorkizuneko ideia zentralizatzaile, ultraeskuinaren mehatxu edo balizko gobernu-aldaketa baten aurrean ere”.

Senatari jeltzaleak hiru tresna horiek goraipatu ditu, “funtsezkoak, ekonomiaren lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko. Tresna horiei esker, gainera, babes sozialeko sistema bat dugu osasunean, hezkuntzan, etxebizitzan, enpleguan eta adinekoen arretan, bai eta berdintasun- eta aniztasun-politikak ere, gizarteratzea hobetzen eta herritarren arteko desberdintasun-arrakala murrizten eta gizarte kohesionatuagoa izaten lagundu dutenak”.

Eztabaidan, Etxanok EAJ-PNVren aurkako posizioa jakinarazi du Vox eta Ciudadanosek aurkeztutako betoen aurka, bi alderdiek foru sistema bereizien inguruan erakutsitako “ezjakintasuna eta zorroztasun eza” azpimarratuz, eta euren apelazio “arbitrario eta okerren” aurrean diskurtso pedagogiko bat egin du, gai honetan ohikoak diren gainfinantzaketa, pribilegio, elkartasunik eza eta opakutasun salaketen aurrean. Arlo ekonomikoko bozeramaile jeltzaleak agerian utzi duenez, “akordio bat konplexua izatea edo mundu guztiarentzat erraza ez izatea ez du esan nahi opakua denik; inplikatutako administrazioetako maila goreneko teknikariek egindako akordio legal eta teknikoa da, batzorde mistoen berrespen politikoa eta izapide honetan eztabaidatzen ari garen berrespen politikoa dutenak”, amaitu du.

Ezagutu Gure Senatariak