Prentsa Aretoa
2023/04/13
EAJ-PNVk Mikel Zabalzaren heriotzarekin zerikusia izan zuen teniente jenerala Guardia Zibileko buruzagitzara igotzearen arrazoiak galdetuko dizkio Grande-Marlaskari
Datorren asteartean, Gobernuaren Kontrolerako Saioan, Gizarte Segurantzaren bulegoetako arretaren kolapsoa konpontzeko neurriak ere eskatuko ditu Senatuko Euskal Talde Parlamentarioak
Senatuko Euskal Taldeak Espainiako Gobernuak Arturo Espejo teniente jenerala Guardia Zibilaren Laguntzarako aginte-buru gisa izendatu izana nola justifikatzen duen galdetuko dio Barne ministroari, Mikel Zabalzaren tortura eta heriotza kasuan inplikatua egon zela kontuan hartuta. Galdera Almudena Otaola senatariak egingo dio Fernando Grande-Marlaska ministroari, datorren astearteko kontrol saioan, eta EAJ-PNVk Kongresuan joan den astean aurkeztutako ekimenari gehituko zaio, orduan gai horri buruzko galdera sorta bat erregistratu zuelako, Espainiako Gobernuak idatziz erantzun zezan.
Bigarren gai batean, Nerea Ahedok Gizarte Segurantzaren bulegoetako arretaren kolapsoa konpontzeko epe laburrean zer neurri hartuko dituen galdetuko dio Jose Luis Escrivá Gizarte Segurantza, Inklusio eta Migrazio ministroari.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19