Prentsa Aretoa
2023/04/19
EAJ-PNVk bultzatuta, kooperatibek berdintasun-planak erregistratu ahal izango dituzte, eta, horrela, lizitazio publiko eta hobarietarako aukera izan
Senatuak xedapen bat onartu du, aldi baterako eta araudi espezifiko bat onartu arte, lan elkartuko kooperatibei beren planak REGCON erregistroan inskribatzeko aukera emango diena
EAJ-PNVk bultzatuta, lan elkartuko kooperatibek beren berdintasun-planak erregistratu ahal izango dituzte aurrerantzean, eta, ondorioz, lizitazio publikoak eta hobariak eskuratu ahal izango dituzte. Rosa Peral senatariak azaldu duen bezala, Irisgarritasunaren arloko Europar Batasuneko zuzentarauen transposizioari buruzko Lege Proiektuan Euskal Legebiltzar Taldearen proposamenez adostutako testu bat sartuta, plan horiek REGCON erregistroan inskribatu ahal izango dituzte 901/2020 Errege Dekretuak ezarritako baldintza berberetan, “modu iragankorrean, arautzen den arte”. Gogoratu behar da, berdintasun-planak arautzen dituen dekretuaren egungo idazketak ez duela kontuan hartzen kooperatiben espezifikotasuna.
Senatuko osoko bilkuran onartutako testuak kooperatiben berdintasun-planek erregistratu ahal izateko izan behar dituzten egitura eta edukia jasotzen ditu, hala nola egoeraren diagnostikoa, helburuak, neurri eta epe zehatzak, eta hori gauzatzeko bitartekoak eta baliabideak.
EAJ-PNVk Gorte Nagusietan behin eta berriz eskatu dituen lege-aldaketa horiekin, ezabatu egiten dira kooperatibei erregistro hori betetzea eta, ondorioz, lizitazio publikoak edo hobariak eskuratzea eragozten zieten oztopoak. Horrela, kooperatibek “lizitazio publikoetan parte hartu ahal izango dute enpresen baldintza beretan, eta horrek euskal kooperatiben lehiakortasuna ekarriko du, baita Estatuko gainerako kooperatibena ere”, amaitu du senatari jeltzaleak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19