Prentsa Aretoa
2023/04/19
Maribel Vaquerok Espainiako Gobernuari eskatu dio Europako erakundeen aurrean defenda dezala Korridore Atlantikoa lehentasunez amaitzea
Bere defentsarako konpromiso politiko eta instituzional “sendoagoa” eskatu dio, eta bi estatuei dagozkien tarteak “atzerapen gehiagorik gabe” gauza dezatela
EAJ-PNVko Maribel Vaquero senatariak Espainiako Gobernuari eskatu dio Europako erakundeen aurrean defenda dezala, Korridore Atlantikoa deritzona lehentasunez, amaitzea. Trenbide-inbertsioei buruzko eztabaida batean, ordezkari jeltzaleak eskatu du bete dadila Europako Parlamentuko Garraio eta Turismo Batzordeak onartutako Plan Zuzentzailean ezarritako data, joan den astean berretsi zuena Madril-Valladolid-Burgos-Gasteiz-Akize Lehentasunezko Trenbide Sarearen (RTE-T) 2030. urtea baino lehen amaitzeko.
“EAJ-PNVtik defendatzen ari gara Atlantikoko korridorea bezalako proiektuak lehentasuna direla, ez bakarrik Euskadirentzat, baita Estatuarentzat ere. Hala da Batasun osorako ere, Europari balioa gehitzen diotelako hura amaitzeko egiten den inbertsio bakoitzean. Hori dela eta, Europako funtsek lehentasunezko proiektuak babestea defendatu dugu, sare nagusia epe barruan amaitzeko”, argudiatu du Vaquerok, agerian utziz logikoena dela ardatz nagusiak amaitzea, gaur eztabaidatzen ari ziren moduko tarte berriak sartu aurretik.
Garraio arloko bozeramaile jeltzaleak Frantziak proiektu honen amaiera 2042ra atzeratuko duela iragarri duelako harridurarik ez erakusteko eskatu dio Gobernu zentralari, alde biko goi-bileran 2030erako exekuzio-konpromisoak hartu zituzten arren, eta Ardatz Atlantikoa defendatzeko konpromiso politiko eta instituzional “sendoagoa” har dezala. “Behin eta berriz eskatuko diogu Frantziari bere zatia exekutatzeko, eta Espainiako Estatuari berea, beste atzerapenik gabe". Vaquerok sare nagusiaren mugaz gaindiko tarteetan arreta berezia jartzearen garrantzia ere azpimarratu du. “Nola ulertzen da Europako korridore batek Europarekin ez konektatzea ?”, amaitu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08