Prentsa Aretoa
2023/05/05
EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari eskatu dio argitu dezala Euskal Filologia unibertsitateko irakasleen lanpostuak atxikitzeko eremu espezifiko gisa sartuko den
Euskal Talde Parlamentarioak bi galdera aurkeztu dizkio Unibertsitateetako ministroari, bai Senatuan bai Kongresuan
EAJ-PNV Talde Parlamentarioak ekimen bateratua egin du Kongresuan eta Senatuan, Espainiako Gobernuari eskatzeko argitu dezala ea “Euskal Filologia eremu espezifiko gisa sartuko duen unibertsitateko irakasleen lanpostuak atxikitzeko jakintza-eremuak ezartzen dituen Errege Dekretuaren proiektuan”.
Dekretu horrek, bere bigarren artikuluan, 42 ezagutza-eremu ezartzea proposatzen du, eta horiei atxiki beharko zaizkie irakasleak. Zerrenda horretan ez dira agertzen euskal filologia, ezta katalana eta galiziarra ere, hortaz "Filología hispanikoak, klasikoak eta antzinako mundukoak" edo "Lenguas modernas y sus literaturas" izenekoen barruan sar litezke, haien izaera degradatuz eta irakasleak eremu zabalago baten mende geratuz, eragina izanik haien espezializazio-aukeretan.
Hala, datorren asteartean goi-ganberan Gobernuari egingo zaion kontrol-saioan, Rosa Peral senatari jeltzaleak galdera hori helaraziko dio Joan Subirats Unibertsitate ministroari, eta Josune Gorospe diputatuak, Euskal Taldeak Kongresuan duen Unibertsitate gaien bozeramaileak, gaur goizean erregistratu du idatziz erantzuteko.
Senatuko kontrol saioan ministroak emango dituen azalpenen zain, EAJ-PNVk ez du baztertzen gai horrekin lotutako ekimen berriak aurkeztea, eta Subiratsek datozen asteetan Kongresuan egingo duen agerraldian gai horri helduko diola aurreratu du.
Galdera aldaketa Senatuan. EAJ-PNVk datorren asteartean Senatuan egingo duen galdera honek aurreikusita zegoenetako bat ordezkatuko du; hain zuzen ere, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroari zuzendutakoa, sare elektrikora sartzeko eta konektatzeko lehiaketak noiz onartuko dituen galdetuz.
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/11
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08