Prentsa Aretoa

2023/05/05

EAJ-PNVk betoa jarri dio Senatuan Etxebizitza Legeari, euskal autogobernua mugatzen duela iritzita

Euskal Taldeak nabarmendu du lege-proiektuak autonomia-erkidegoei dagozkien eskumenak gainditzen eta inbaditzen dituela

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk betoa jarri dio Senatuan Etxebizitza Legeari, euskal autogobernua mugatzen duela iritzita

ARGAZKIA JAITSI

Euskal Talde Parlamentarioak Etxebizitza Eskubidearen aldeko Lege Proiektuari betoa jartzeko proposamena aurkeztu du. Proposamena datorren astean hasiko da tramitatzen Senatuan. Euskal Taldeak Kongresuan aurkeztutako osoko zuzenketaren ildotik, agerian uzten du lege-testuak urratu egiten dituela Autonomia Erkidegoei etxebizitzaren arloan dagozkien eskumenak -Euskadiko kasuan, Gernikako Estatutuaren 10.31 artikuluan jasotakoak-. “Izapidetze-aldiaren ondoren, gure Taldearen aurretiazko eta lehenengo eskaera, arau horrek ez dezala euskal autogobernua mugatu, ez da bete”.

Atzo, Senatuan betoa aurkezteko epea amaitzerakoan erregistratutako testuan, Euskal Taldeak jasotzen du lege-proiektua “hain dela zehatza, non legegile autonomikoak bere parlamentuen orientazio politikoaren arabera etxebizitzaren arloko erregulazioa ezartzeko dituen ahalmenak gainditzen eta baldintzatzen dituen, nahiz eta horretarako titulu materialik ez duen”. Ekimenaren interes zentralizatzaile eta uniformatzailearen froga, Espainiako Gobernuko presidenteak etxebizitza politika publikoak ‘lerrokatzeko’ asmoa gogoratu dute.

Azkenik, Euskal Taldeak aldarrikatzen du, eskumen hori gauzatuz, Euskadik hamarkadak daramatzala bere etxebizitza-politika eta arautegi propioa garatzen, eginkizun horretan Euskadiko Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legea nabarmenduz, “testu honek bultzatu nahi dituen neurriak baino askoz ere bermatzaile eta babesleagoak dituena, gainera”, amaitu dute Etxebizitzaren Lege Proiektuarekin erkatuz.

Ezagutu Gure Senatariak