Prentsa Aretoa

2023/05/11

EAJ-PNVk kezka helaraziko dio Espainiako Gobernuari Euskadiko aldiriko tren zerbitzuen gestioagatik

Horrez gain, astearteko kontrol-saioan, heriotza-aseguruak Heriotzen Estaldurako Aseguruen Kontratuen Erregistroan sartzeko ere eskatuko dio Euskal Talde Parlamentarioak Justiziako ministroari, hildakoen senideek aseguru horien berri izateko bidea errazteko

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk kezka helaraziko dio Espainiako Gobernuari Euskadiko aldiriko tren zerbitzuen gestioagatik

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euskal Talde Parlamentarioak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroari galdetuko dio nola baloratzen duen Euskadiko aldiriko tren-zerbitzuei buruz egiten ari den kudeaketa. Asteartean egingo den Gobernuaren kontrolerako, Maribel Vaquero garraio arloko bozeramaile jeltzaleak bere kezka helaraziko dio Raquel Sanchez ministroari, eta oraindik Euskal Autonomia Erkidegora transferitu ez diren aldiriko zerbitzuen egungo egoera konpontzeko neurriak eskatuko dizkio.

Bigarren galdera batean, Imanol Landak Justizia ministroari itaunduko dio ea heriotza-aseguruak Justizia Ministerioaren Heriotza Aseguruen Kontratuen Erregistroan sartuko dituen, istripu- eta bizi-aseguruekin batera, kontsultatu ahal izateko. Landak iazko abenduan Pilar Llop ministroari egindako erreklamazioari helduko dio berriro; izan ere, Justizia Sailaren titularrak eskaera Ekonomia Gaietarako Ministeriora zuzentzeko esan bazion ere, erakunde eskuduna horixe zela iritzita, ministerio honek arrazoia eman dio senatari jeltzaleari, aipatutako aseguru-tipologia erregistro horretan sartzea egokia dela berretsiz.

EAJ-PNVren ekimenaren helburua da heriotza-aseguruen berri ematen duen erregistro publikorik ez dagoela konpontzea. Horren ondorioz, hildako pertsona baten hurbilekoek ezin dute kontsultatu erregistro publiko batean horrelako aseguru bat sinatuta duten ala ez –bizi-aseguruekin eta istripu-aseguruekin egin daiteke–, eta, hori jakiteko dauden 50 bat aseguru-etxeri banan-banan deitu behar izaten diete. Bestalde, prozedura horrek ehorzketak dakartzan gastuak ordaintzeko asegurua harpidetu duten pertsonen familiek aseguru-etxearen aldetik dagoeneko ordaindu zaien kontratatutako zerbitzua ez jasotzeko arriskua areagotu egiten du.

Ezagutu Gure Senatariak