Prentsa Aretoa
2023/10/11
EAJ-PNVk mozioa aurkeztu du Espainiako Gobernuari atzerritarrei buruzko legedia aldatzeko eskatuz, langile migratzaileen prekarizazioarekin amaitzeko
Etxeko eta zaintzako langileei zuzendutako ekimenak, astearteko osoko bilkuran defendatuko denak, agerian uzten du Estatuko Gobernuari dagokiola asmo hori bizkortzea ahalbidetuko lukeen eskumena
EAJ-PNVk mozio bat aurkeztu du Senatuan Espainiako Gobernuari atzerritartasunaren arloan beharrezkoak diren arau- eta lege-garapenak egin ditzala eskatuz, etxeko eta zaintzako langile migratzaileen prekarizazioarekin eta kalteberatasunarekin amaitzeko. Asteartean egingo den osoko bilkuran, Nerea Ahedo senatariak defendatuko duen ekimenak Estatuko Exekutiboari asmo horri ekiteko eskatuko dio, bide hori arintzea ahalbidetuko lukeen eskumena baitagokio, egoera irregularrean dauden lan horietan aritzen diren emakumeen poltsak murrizteko helburuarekin.
Euskal Talde Parlamentarioak askotan agertu du etxeko langileen eta zainketa langileen egoeragatiko interesa eta kezka, eta, egoera horrek hobera egin duela onartuta ere, ildo horretako ekimen bat aurkezten du berriro, oraindik ere arazoak eta lan-diskriminazioa daudela ikusita. Mozioaren zioen azalpenean alderdi jeltzaleak azaldu duenez, atzerritartasunari buruzko legeriaren azken erreformek ahaztu egin dituzte berriro langile horiek; kolektibo feminizatua da, %95 emakumeek okupatzen dute, eta %44 migratzaileak dira. Horrela, adibidez, prestakuntzaren araberako sustraitzeak eta estaldura zaileko okupazioen katalogoa berrikusteak ez dute haien egoera hobetu dauden oztopoengatik, bai eskatutako prestakuntzaren ezaugarriengatik, bai prestakuntza hori lan-ordutegiekin osatzeko ezintasunagatik.
https://senatua.eaj-pnv.eus/eu/agiriak/21057/mozioa-nerea-ahedo-atzerritarrei-buruzko-legeria-a
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19