Prentsa Aretoa

2023/11/06

EAJ-PNVk elkartasuna eta lurralde arteko erantzunkidetasuna berretsi ditu migratzaileei arreta emateko orduan

Estefanía Beltrán de Herediak Kanarietako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko hitzarmenaren zilegitasuna defendatu du Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorrean, inoren kargura ez dauden haur eta nerabe migratzaileak lekualdatzeko

rss Ezagutzera eman
 EAJ-PNVk elkartasuna eta lurralde arteko erantzunkidetasuna berretsi ditu migratzaileei arreta emateko orduan

ARGAZKIA JAITSI

Estefanía Beltrán de Herediak EAJ-PNVren elkartasuna eta lurralde arteko erantzunkidetasuna berretsi du Espainiako Estatuko kostaldera iristen diren migratzaileei arreta emateko orduan. Senatuko bozeramaile jeltzaleak inoren kargura ez dauden haur eta nerabe migratzaileak lekualdatzeko Kanarietako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek adostutako hitzarmenaren zilegitasuna defendatu du Autonomia Erkidegoetako Batzorde Orokorrean. Voxek zalantzan jarri du hitzarmen hori, Gorte Nagusien baimenaren mende jarri behar zela eskatzen baitzuen. Ultraeskuineko alderdiaren ordezkariak izapidetze kontuak argudiatu baditu ere, Beltran de Herediak aurpegiratu dio "agerian" geratu dela "gaia ez dela erkidegoek hitzarmen hau sinatzeko duten gaitasuna; benetako arazoa Voxek immigrazioarekin duena da, immigrazioarekiko gizatasun falta". EAJ-PNVko bozeramaileak gehitu duenez, are ageriago geratzen da kontuan hartuta Goi Ganberatik igarotzen diren autonomia-erkidegoen arteko hitzarmenak asko diren arren, Voxek prozedura hori zalantzan jarri duela "hain zuzen ere, Espainiako kostaldera iristen diren pertsonen, haurren eta nerabeen drama humanitarioari modu erantzukidean erantzutea bilatzen duen hitzarmen batean, egoera bereziki ahulean baitaude. Ezaguna da giza eskubideak ez dituzuela errespetatzen, ezta autonomia-erkidegoen eskumenak ere".

Ezagutu Gure Senatariak