Prentsa Aretoa

2023/11/07

Maria Dolores Etxanok PPren hipokrisiaz ohartarazi du, Estatuko Gobernuaren jardueren aurrean eskumen autonomikoen defentsa planteatzen duenean

Salatu du Alderdi Popularrak Estatu autonomikoa defendatzen duela sinetsarazi nahi duela orain, modu berean jokatu duenean eta Senatuan Gernikako Estatutua ez betetzea ere eskatu zuenean

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maria Dolores Etxano EAJ-PNVko senatariak Alderdi Popularraren "hipokrisia eta oportunismo politikoa" salatu ditu, Estatu autonomikoaren funtzionamendua hobetzeko mozio bat aurkeztu duelako. Etxanok harrigarritzat jo du Estatuko Gobernuak eskumen autonomikoko gaiei buruzko legegintza jardueran izan duen "joera hedakorra" kritikatzen duen ekimena, kritika hori bera Alderdi Popularreko gobernuei aplika dakiekelako. Gainera, gogorarazi duenez, "eskumenen errespetuaz hitz egiten dutenean, ahaztu egiten dute PP izan dela, Ganbera honetan, lege organiko bat, Gernikako Estatutua, ez betetzeko eskatu zuena".

"Hipokresia politikotik soilik plantea daiteke mozio hau, orain Covid19aren koartadaz kexu den Alderdi Popularra, baina bera izan zen, krisiaren koartadarekin eta ekonomiaren antolamendu orokorraren aitzakiarekin, Autonomia Erkidegoen eskumenak higatu zituena", gogorarazi du Etxanok. Hala, Alderdi Popularraren abusuzko jarduerak zerrendatu ditu. Alderdi Popularrak, bere gobernuetan, 149.1.13 artikuluak gehiegikeriaz eta hedakortasunez erabili zituen bere legegintza-jardueran, autonomia-erkidegoen osotasuna arriskuan jarriz; oinarrizko legeez abusatu zuen printzipio edo gutxieneko komunetatik haratago arautzeko, eta autonomien eskumen esklusiboak diren esparruak arautu zituen, "hori guztia behar bezala hautatutako Konstituzio Auzitegi batekin, agindu horren irakurketa hedakorra egin zuena".

Halaber, senatari jeltzaleak gogorarazi du Alderdi Popularrak, Iñaki Oyarzabal senatari arabarraren eskutik gainera, Gernikako Estatutua ez betetzea, lege organikoa dena,  eskatzen zuen ekimen bat aurkeztu zuela Senatuan, espetxeetako eskumenak Euskal Autonomia Erkidegora ez transferitzeko eskatuz, eta, jakina, ezta Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa ere. "Alderdi Popular hori da Autonomikoaren funtzionamendua hobetzea defendatu nahi duela sinestarazi nahi diguna", amaitu du.

Ezagutu Gure Senatariak