Prentsa Aretoa

2023/11/21

Gernikako Estatutua ez dadila bete defendatzen duen ala ez argitzea eskatu dio Nerea Ahedok PPri Gizarte Segurantzaren gestio ekonomikoaren transferentziari dagokionez

Senatariak errealitatea ez nahasteko eta ez bihurritzeko exijitu dio Talde Popularrari ‘Kutxa Bakarraren‘ ustezko haustura bezalako aitzakiekin, hau inoiz ez denean arriskuan egon

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko Nerea Ahedo senatariak Alderdi Popularrari eskatu dio argitu dezala Gernikako Estatutua ez dadila bete defendatzen duen ala ez. PPren mozio baten eztabaidan egin du, hauek zalantzan jarri dutelako EAJ-PNVk eta PSOEk Pedro Sanchezen inbestidurarako Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoaren transferentziaren edukia, nahiz eta berau Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 18.2 eta 18.4 artikuluetan eta bosgarren xedapen iragankorrean jasota dagoen, eta Konstituzio Auzitegiaren bermea ere duen. Ahedok ‘popularrei’ galdetu die ea "intsumisoak al zarete legearekiko? Aitortu ezazue hemen eta orain, errealitatea nahastu eta apaindu gabe, eta inoiz arriskuan egon ez den ‘kutxa bakarrarena’ bezalako barkamenez egia bihurritu gabe ".

Ordezkari jeltzaleak argitu duenez, transferentzia horrekin "ez da ezer apurtzen", PPk ohartarazten duen ‘Kutxa bakarraren’ ustezko hausturari erreferentzia eginez, "Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerarekin edo erretiroko eta baliaezintasuneko kotizazio gabeko pentsioekin apurtu ez zen bezala". ‘Kutxa bakarra’ kontzeptu kontablea baino ez dela argitu ondoren, Ahedok azaldu du transferentziak diruzaintzari agindutako zereginak bere gain hartzea dakarrela, ez pentsio maximo eta minimoak edo oinarrizko araudia ezartzea. "Gizarte Segurantzaren sistemako prestazio ekonomikoak kudeatzeko eta administratzeko eginkizuna betetzea da: zigortzeko ahalmena, ikuskatzeko eginkizuna, altak eta bajak, diru-bilketaren kontrola eta kudeaketa, kotizazioen eta pentsioen ordainketa, enpresen inskripzioa, geroratzeak eta zatikatzeak onartzeko gaitasuna..."

Ahedoren esanetan, PPk ekimen honekin duen benetako helburua elektoralista da, alde batetik, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira "burua atera" ahal izateko, eta, bestetik, PSOEk inbestidurarako lortutako akordioak zalantzan jartzea. "Argitu ezazue: 1993an, ‘Zubia txostena’ babestu zenuten, eta duela gutxi, Eusko Legebiltzarrean, egiteko zeuden transferentziak gauzatzearen alde agertu zineten. Ez zaitezte haserretu legez dagokiguna eskualdatzea baino islatzen ez duen akordio batengatik ", ondorioztatu du.

 

Ezagutu Gure Senatariak