Prentsa Aretoa

2023/12/12

Nerea Ahedok ziurgabetasuna konpon dezala eta errelebo-kontratuaren baldintzak urtarriletik aurrera luzatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari eskatu dio, industria indartsu bat beharrezkoa denean, "ez diezazkiogun kendu funtzionatzen duten tresnak"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko Nerea Ahedo senatariak Espainiako Gobernuak errelebo-kontratuaren baldintzak luza ditzala 2024ko urtarriletik aurrera eskatu dio Elma Saiz ministroari. Gaurko kontrol saioan, Gizarte Segurantzaren arloko bozeramaile jeltzaleak ministroari eskatu dio argi dezala ordezkari politikoek, enpresek, sindikatuek eta langileek duten ezjakintasuna honen malgutasuna ahalbidetzen duten baldintzen inguruan, hain zuzen ere abenduaren 31tik aurrera indarrean jarraituko duten ala ez, 20/2022 LEDak xedatzen duen bezala.

"Ziurgabetasuna ez da inoiz ona", adierazi du Ahedok, sektorearen eta sindikatuen kezka azalduz. Neurriak dagokion azterketa behar duela onartuta, EAJ-PNVko senatariak dei egin du, bitartean, “ez dugu neurriak agortzen utzi behar. Tresna eraginkor gisa agertu da, eta, industria indartsu eta erresiliente bat behar den une honetan, trantsizio berdea eta digitala bezalako erronketara egokitzeko gai dena, ez diezazkiogun kendu funtzionatzen duten tresnak".

Ahedok errelebo-kontratuaren garrantzia azpimarratu du, erretiro partzialarekin erabat lotuta dagoena, "plantillen gaztetzea eta prestakuntza handiagoa errazten duena, esperientzia eta jende gazte berria nahastuz", eta urtarrilaren 1etik aurrera zer gertatuko den azaltzeko eskatu dio Gizarte Segurantzaren Zorroaren titularrari, data hori "gainean baitago". Hala ere, ministroak ez du informaziorik eman, borondate ona agertu eta elkarrizketa soziala goraipatzeaz gain. Hori dela eta, EAJ-PNVko senatariak gogorarazi dio "elkarrizketa soziala garrantzitsua bada ere, ez ahaztu elkarrizketa parlamentarioa eta politikoa dela funtsezkoena, gu garelako herritarren ordezkariak".

 

Ezagutu Gure Senatariak