Prentsa Aretoa
2024/02/09
EAJ-PNVk aldirietako eskuduntza Euskadira eskualdatzerakoan izan duen papera aldarrikatu du
Igotz Lopezek EH Bilduri eskatu dio "aitor dezala Euskadin Europako beste foro batzuetan aitortzen duena: abiadura handiaren ontasuna"
Senatuko Euskal Talde Parlamentarioak aldiriko trenbide sarearen eskumena Euskadiri eskualdatzeko EAJ-PNVk izan duen papera aldarrikatu du, Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetzeko lortutako akordioan oinarrituta. Senatuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Batzordean, transferentzia hori bera eskatzeko EH Bilduren mozio bat eztabaidatu dute –datorren hilean gauzatuko dela iragarrita dagoena-, eta bozeramaile jeltzaleak gogorarazi du EAJ-PNVren eta Eusko Jaurlaritzaren erreklamazio historikoa eta, beraz, lorpena dela.
Bestalde, kritikatu du EH Bilduk abiadura handiko trenaren obrei egotzi izana Irun-Brinkola linean zenbait arazo sortzea, eragin horiek, benetan, hirugarren hariaren eraikuntzari zor zaizkionean, "beharrezkoa den haria Europarekin, Iparraldearekin eta Frantziarekin lotzeko, Europako zabalera egokitu ahal izateko; eta uste dut horrek ez dagoela zalantzarik horrela egin behar dela", gaineratu du.
Horren harira, gaineratu duenez, "gustatuko litzaiguke Bilduk Euskadin ere aitortzea Europako beste foro batzuetan aitortzen duena, hau da, abiadura handiaren ontasuna". Horrela aldarrikatu du "herritar guztientzat irisgarria den garraiobide gisa heda dadila, batez ere ibilbide luzeko garraioan; aireko sarea baino askoz irisgarriagoa, garbiagoa izateaz gain, berotegi efektuko gas gutxiago sortzen duelako".
Azkenik, abiadura handiko trenbide-sareak mugikortasun multimodala, konektatua eta automatizatua lortzeko duen funtsezko zeregina azpimarratu du, hainbat garraiobide komunikatu ahal izateko. "Trenbide-sareak funtsezko zeregina du estatuen barruko eta herrialde eta nazioen arteko komunikazioan, eta, horrela, Europako garraio-sistema eratzen laguntzen du, mugikortasun eraginkorra, segurua, iraunkorra, adimenduna eta erresilientea lortzeko helburua lortze aldera", eta ingurumenaren eta mugikortasunaren hobekuntza horiei ehun ekonomikoan izango lukeen eragin positiboa ere gehitu die. "Trenbide-sare on batekin, gure sektore ekonomiko guztiak, gainera, askoz lehiakorragoak izango dira".
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/11
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08