Prentsa Aretoa
2024/02/14
EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak industriak Estatuko energia elektrikoaren garraio sarearen plangintzan parte har dezala eskatu du
Luke Uribe-Etxebarriak funtsezkotzat jotzen du, elektrizitate kontsumitzaile handienetako bat izanik, lehiakorra izateko, eraldatzeko eta bere jarduera deskarbonizatzeari ekiteko helburuan
EAJ-PNVk proposatuta, Senatuko Industria Batzordeak Espainiako Gobernuari eskatu dio industriak aktiboki parte har dezala 2025-2030 eperako energia elektrikoaren garraio-sarearen diseinuan. Luke Uribe-Etxebarria senatariak adierazi duenez, "sare elektrikoaren plangintza tresna estrategikoa eta ezinbestekoa da trantsizio ekologikoan aurrera egiteko eta industria-sektorerako kalitate handiko hornidura segurua ziurtatzeko".
Industria arloko bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, Espainiako Gobernua "energia elektrikoaren sarearen plangintza berria egiten hasi berri da", eta, ildo horretan, industria-sektorearen parte-hartzea arrazoizkoa eta funtsezkoa da. Uribe-Etxebarriak gaineratu duenez, "oso garrantzitsua da industriak, elektrizitatearen kontsumitzaile handienetako bat izanik, behar duen potentzia elektrikoa eta gaitasun elektriko egokia izatea modu iraunkorrean, lehiakorra izateko, eraldatzeko eta, aldi berean, bere jarduera deskarbonizatzeko modu erabakigarri batean jarduteko".
Azkenik, senatari jeltzaleak jakinarazi duenez, "industria industria izaten jarraitzea nahi badugu, bizi garen gizartearen errealitate berrietara modu errealistan egokitzen jarraitu behar du, gaur egun garapen digitalek eta ingurumen-eskakizunek markatuta baitaude".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19