Prentsa Aretoa
2024/03/05
Legegintza produkzioan gerta litezkeen eskumen inbasioen aurrean EAJ-PNVk "ez duela lerratze txikienik ere onartuko" ohartarazi dio Beltrán de Herediak Bolaños ministroari
Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak ziurtatu duenez, inbestidura-akordioan islatu zen bezala, "bi urte igaro ondoren beteko dugu Gernikako Estatutuaren garapen osoa"
Estefania Beltran de Heredia EAJ-PNVren Senatuko bozeramaileak Felix Bolaños ministroari ohartarazi dionez, Espainiako Gobernuak "bereziki zorrotza" eta "inbestidura-akordioarekiko leiala" izan behar du legegintza-ekoizpenean, Euskadiren eskumenen babesa bermatzeko. Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak egindako agerraldian, Beltran de Herediak ohartarazi dio Euskal Taldeak ez duela onartuko "lerratze txikienik ere" zentzu horretan, eta ez duela onartuko, ezta ere, "gaizki deitutako kogobernantza baten babespean, konferentzia sektorialen edo beste foro autonomiko batzuen mekanismoa erabiltzea euskal autogobernuari eragiten dioten erabakiak hartzeko".
Bolañosek ziurtatu du Presidentziako ministro gisa egiten duen lanaren zati handi bat dela Ministroen Kontseilutik ateratzen diren arauek autonomia-erkidegoen eskumenak erabat errespetatzen dituztela egiaztatzea, baina bozeramaile jeltzaleak "eskumenen etengabeko higaduraren" hainbat adibide aipatu dizkio, Gobernuko presidenteak ‘politika publikoak lerrokatzeko borondatetzat’ jo zuenaren adibide. Hala, etxebizitzaren legea edo Next Generation funtsen kudeaketa ekarri ditu gogora. "Funts horiek erabili dituzue, helburuak ez ezik, onuradun izan daitezkeenak ere zehazteko".
EAJ-PNVren eta PSOEren arteko inbestidura-akordioan islatutako alderdiei dagokienez, Beltran de Herediak Estatuko Gobernuak Euskadirekin eta Nafarroarekin duen harremanean aldebikotasuna aitortzearen inguruan emandako pausoez galdetu du, baita Gernikako Estatutua erabat betetzeko aurreikuspenez ere. Ministroak gogorarazi duenez, aurreratuen zeuden eskumenak hiru hilabetetan transferitzeko lehen konpromisoa bete egin da, "Gernikako Estatutuaren erabateko garapena bi urte igarotakoan beteko dugun bezala".
Azkenik, bozeramaile jeltzaleak Bolaños ministroari eskatu dio bultza dezala bere eremutik Sekretu Ofizialen Legearen erreforma, Gobernuak Memoria Demokratikoaren Legearen bidez berrikustearekin konpromisoa hartu baitzuen, eta berriro ere EAJ-PNVk jarri behar izan duena mahai gainean, "sekretu ofizialak deiturikoen gainean dagoen opakutasun-geruza altxatzeko, eta biktima guztiei egiaren balioa itzultzeko, justizia egiteko eta erreparazioa emateko".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19