Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2024/03/06

EAJ-PNVk Gobernu zentralak aurkeztutako aurrekontu-egonkortasuneko helburuak babesten dituela berretsi du

Bide fiskalak Estatuan modu bereizian lurreratzea eskatu du, baita aldaketak ere doikuntza fiskalek administrazioen inbertsio-gaitasunak ito ez ditzaten

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Gobernu zentralak aurkeztutako aurrekontu-egonkortasuneko helburuak babesten dituela berretsi du

ARGAZKIA JAITSI

Maria Dolores Etxanok Espainiako Gobernuak proposatutako aurrekontu egonkortasunerako helburuei EAJ-PNVk eman dien jakinarazi du, nahiz eta, joan den hilean bezala, Senatuak atzera bota dituen Alderdi Popularraren gehiengoaz baliatuta. Euskal Talde Parlamentarioak lehentasuna eman dio helburu horiek Exekutiboari 2024ko Aurrekontuak egiteko eta "EAJ-PNVrekin lortutako akordioak betetzeko aukera emango lioketelako, herritarren bizitza hobetzeko eta ekonomiaren eraldaketan aurrera egiteko, produktiboagoa, erresilienteagoa, bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa izan dadin".

Berriz ere, helburu bereiziak aplikatzea defendatu du, Estatuaren egitura deszentralizatua kontuan hartuta, are gehiago Europako zerga-arauak berriz formulatzen ari diren une honetan, herrialdeentzat malguagoak izan daitezen. Halaber, gastu-arauaren definizioa eta aplikazioa aldatzeko beharra erakutsi du, autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek defizitagatik eta zorragatik ez ezik, gastu-arauagatik eta aurrekontu-superabitaren nahitaezko xedeagatik ere mugatuta jarrai ez dezaten.

"Aldaketak eskatzen ditugu zerga-doikuntzek administrazioen inbertsio-gaitasunak ito ez ditzaten, trantsizio digitalari, energetikoari eta sozialari heltzeko beharrezko inbertsioak egin ahal izan ditzaten, eta zerbitzu publikoak eta ongizate-estatua indartu eta bermatu ahal izateko; hau da, gizarte-zerbitzuak, osasuna, hezkuntza edo etxebizitza indartzeko, horiek autonomia-erkidegoei, foru-aldundiei eta udalei dagozkien eskumenak baitira".

Next Euskadi
Ezagutu Gure Senatariak