Prentsa Aretoa
2024/03/12
Nekazaritza Politika Bateratua malgutzeko neurriak Europak nola eta noiz aplikatuko dituen zehazteko eskatu dio Estefanía Beltrán de Herediak Luis Planas ministroari
Adierazi duenez, NPB berriak bere hutsuneak agerian utzi ditu indarrean dagoen lehen urtean, eta "sektoreak erantzunak lehenbailehen behar dituela"
EAJ-PNVko bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari eskatu dio Europak NPB malgutzeko neurriei ematen dien erantzunaren berri eman dezala, baita zein epetan aurreikusten duen aplikatuko diren ere. Gaur Senatuan Gobernuari egindako kontrol saioan, baldintzazkotasun indartuko neurriak eta eko-erregimenak malgutzeko proposamenak azaldu ditu ministroak, sektorearen egungo errealitateari erantzuteko, eta Beltran de Herediak berretsi duenez, "sektoreak berehala behar ditu erantzunak. Espero dugu Europako Batzordean duzun eragin-maila, neurri horiek ahalik eta lasterren eraginkorrak izan daitezen ".
Senatari jeltzaleak EAJ-PNVk NPB berriaren helburuekin ados dagoela esan du, baina "ez gatoz bat ez diseinuarekin, ez kudeaketarekin", eta indarrean egon den lehen urtean hutsuneak agerian geratu direla adierazi du. "Protesta masiboak behar izan dira publikoki onar dezazun NPB berriaren baldintzazkotasun indartuaren neurrien eta eko-erregimenen konplexutasun administratiboa, zurruntasuna eta exijentzia-maila handia ez datozela bat lehen sektoreak bizi duen errealitatearekin, eta zailtasun gehigarri bat dakartela, orain arte izan dituenei gehituz", azaldu du COVIDaren krisiari, Ukrainako gerrari edo ondorio klimatologikoei erreferentzia eginez. Beltran de Herediak nekazaritza eta abeltzaintzako sektorearen "erresilientzia gaitasun handia" azpimarratu du, baina ministroari ohartarazi dio "edozein jarduera ekonomikok bezala, ustiategiaren errentagarritasuna bermatuko duen plangintza egoki baterako erabili beharreko arauak ezagutu behar dituela. Ezin du etengabe igerian jarraitu ziurgabetasun itsaso batean".
Era berean, gogorarazi dio, bere eskumenen esparruan eta sektorearekin bat etorriz, euskal administrazioek neurriak jarri dituztela abian laguntzen ordainketen kudeaketa, izapidetzea eta aurrerapena errazteko, bai eta izaera fiskaleko beste batzuk ere. Gainera, elikatze-katearen legearen aplikazio eraginkorra ezartzeko neurriak hartu ditu.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19