Prentsa Aretoa
2024/03/27
EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari galdetuko dio noiz aterako dituen enkantera energia eolikoa, eguzki energia, kogenerazioa eta biomasa sortzeko megawattak
Biharko Senatuko Osoko Bilkuran, halaber, interpelazioa egingo dio Gobernu zentralari Europar Batasunaren lehiakortasunari buruzko Draghi Txostenaren inguruan zein jarrera duen azal dezan
Euskal Talde Parlamentarioko Igotz López Torre senatariak energia eolikoa, eguzki energia, kogenerazioa eta biomasa sortzeko ahalmena duten megawattak noiz aterako dituen enkantera galdetuko dio Espainiako Gobernuari bihar. Enkanteen esparrua duela bi urte zehaztu zen, baina ordutik egindako deialdi bakarra, 2022ko azaroan berriztagarrien esparruan, porrota izan zen, enkantean jarritako 3.300 MWetatik 50 bakarrik esleitu baitzituen, eta, nahiz eta Teresa Ribera Trantsizio Ekologikoko eta Erronka Demografikoko ministroak joan den urtearen amaieran iragarri enkanteak 2024ko hasieran egingo zituztela, oraindik ez dira egin. Prozesu hori gauzatzeak industria inbertsioko eta inbertsio berdeko ziklo berri bat irekiko luke, eta mila milioi euro baino gehiago mugiaraziko lituzke hainbat sektoretan, errentagarritasuna bultzatzeko, lanpostu ugari sortzeko eta trantsizio energetiko egokia gauzatu ahal izateko.
Bestalde, Luke Uribe-Etxebarria senatariak Gobernu zentrala interpelatuko du Europar Batasunaren lehiakortasunari buruzko Draghi Txostenaren inguruan duen jarrera zein den azal dezan. Irailean, Ursula Von del Leyen Europako Batzordeko presidenteak iragarri zuen txosten bat eskatuko ziola Europako Banku Zentraleko presidente ohi eta Italiako lehen ministro ohiari, EBk bere lehiakortasuna berreskuratzeko, mantentzeko eta garatzeko beharko dituen estrategia eta baliabideen bolumena identifikatzeko, Europako garapen ekonomiko eta sozialaren sistemari eusteko oinarrizko printzipiotzat hartuta.
Nabarmenak...
Senatua
2024/10/03
Senatua
2024/10/02
Senatua
2024/09/26
Senatua
2024/09/25
Senatua
2024/09/24
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/03/23
Senatua
2023/02/16
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/03/10