Prentsa Aretoa

2024/04/05

EAJ-PNVk bere ardura azalduko dio Espainiako Gobernuari, goizeko lehen orduan Gasteiz eta Madril lotzen duen trena kendu dutelako

Datorren asteartean Senatuan egingo den osoko bilkuran, Estefanía Beltrán de Herediak Oscar Puente ministroari galdetuko dio ea kontuan hartu duen eragingo dituen kalteak

rss Ezagutzera eman
  EAJ-PNVk bere ardura azalduko dio Espainiako Gobernuari, goizeko lehen orduan Gasteiz eta Madril lotzen duen trena kendu dutelako

ARGAZKIA JAITSI

Estefanía Beltrán de Heredia Eusko Legebiltzarreko Taldeak Senatuan duen bozeramaileak bere ardura azalduko dio Espainiako Gobernuari RENFEk Euskadin dituen hainbat zerbitzu kenduko dituelako, besteak beste, Gasteiztik Madrilera goizeko lehen orduan iristea ahalbidetzen duen konexioa. Chamartingo geltokiko obrek hainbat tren-zerbitzu kentzea eragin dute; besteak beste, Arabako hiriburutik 6:48an abiatzen dena eta erabiltzaile askori Madrilera hainbat gestio egiteko aukera ematen dien ordutegian iristeko aukera eskaintzen diena. Hori dela eta, senatari jeltzaleak Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroari galdetuko du ea kontuan hartu duen murrizketa horrek eragingo dituen kalteak.

Ezagutu Gure Senatariak