Prentsa Aretoa
2024/04/11
EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak Draghi txostena Europar Batasunerako Lehiakortasun Estrategia "benetakoa eta integrala" izatea eskatu du
Luke Uribe-Etxebarriak apustu hori ‘Elkartasunean oinarritutako Lehiakortasunaren‘ arabera garatu behar dela eta Euskadiko lehia eredua kontuan hartu behar dela aldarrikatu du
EAJ-PNVk proposatuta, Senatuak, Draghi txostena "Europar Batasunaren Lehiakortasun Estrategia benetako eta integrala" izatea eskatu du. Goi Ganbera osoaren babesarekin, Vox izan ezik, atzo aprobatu zen Euskal Talde Parlamentarioaren mozioak eskatzen du Europako Batzordeko presidenteak Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidente ohiari irailean eskatutako analisiak "zorrotz aztertu behar dituela Europako lehiakortasunaren ahuleziak eta indarguneak, eta jarduteko neurri anbiziotsuak, zehatzak, errealistak eta benetakoak proposatu behar dituela. Asko dugu jokoan apustu honetan, Europa lehiakortasuna galtzen ari baita, eta horrek Batasunaren proiektu politikoa ere porrotera eraman dezake", defendatu du Luke Uribe-Etxebarriak.
Mozioan, EAJ-PNVko senatariak Europako apustu estrategiko horren asmo kolektiboa goraipatu du, eta, horrenbestez, gizarte osoa inplikatu behar duela: herritarrak, maila guztietako arduradun politikoak eta gobernuak, enpresak, industriak, eragile ekonomiko eta sozialak, eta berrikuntzaren eta Akademiaren eragileak, baita metodologikoki ere. "Plana egiterako orduan eragile horien guztien ekarpenak izan behar ditu, eta, bereziki, aspalditik lehiakortasun-estrategiak oso arrakastatsu garatzen diren gobernu eta lurraldeetako arduradunenak, Euskadiren kasuan bezala".
Uribe-Etxebarriak garapen ekonomiko eta sozialak aldi berean egin behar direla defendatu du, ‘Elkartasunean oinarritutako Lehiakortasun’ ereduaren definizioa azpimarratuz ". Biak ala biak lehiakortasun-faktoreak dira, eta ikuspegi hori bat dator askatasunaren, baterako ahaleginaren, merkatu jasangarriaren ekonomia sozialaren, justizia sozialaren eta aukera-berdintasunaren Europako ereduarekin, hori baita benetako ekonomia inklusibo baten eraikuntzan aurrera egiteko bide bakarra".
Onartutako testuan, EAJ-PNVk berriro eskatu du Draghi Txostenaren elementu nagusia industria eta industria-politika moderno, berde eta digitalak izatea, bai eta lehiakortasun-estrategiak finantzaketa nahikoa izatea ere.
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/11
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08