Prentsa Aretoa

2024/04/22

Venezuelan presidentetzarako hauteskundeak egiteko Barbadoseko Akordioaren betetze maila baloratzeko eskatuko dio EAJ-PNVk Gobernuari

Galdera, bihar Senatuan egingo den Exekutiboaren Kontrolerako Osoko Bilkuran, Luke Uribe-Etxebarriak egingo du

rss Ezagutzera eman
Venezuelan presidentetzarako hauteskundeak egiteko Barbadoseko Akordioaren betetze maila baloratzeko eskatuko dio EAJ-PNVk Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Euskal Talde Parlamentarioko Luke Uribe-Etxebarria senatariak, biharko Kontrol saioan egingo duen galdera baten bidez, Barbadoseko Akordioaren betetze maila azter dezala eskatuko dio Espainiako Gobernuari, uztailaren 28an Venezuelan hauteskunde presidentzial libre, demokratiko eta gardenak egiteko sinatutakoa. Akordio hori urrian izenpetu zuten Nicolas Maduroren gobernuak eta oposizioko plataforma bateratuak, eta presidentetzarako hauteskundeen aurretik baldintza demokratiko batzuk martxan jartzea aurreikusten du.

Ezagutu Gure Senatariak