Prentsa Aretoa
2024/04/23
Luke Uribe-Etxebarriak hauteskunde "demokratikoak, askeak eta bermeekin" eskatu ditu Venezuelan
Europar Batasunari eta Nazioarteko Komunitateari dei egin die presidentetzarako hauteskunde libre eta gardenak ziurtatzeko
Euskal Talde Parlamentarioko Luke Uribe-Etxebarria senatariak Venezuelan hauteskunde "demokratikoak, askeak eta bermeekin" egitea eskatu du. Gaur arratsaldean egin den Gobernuaren kontrolerako osoko bilkuran, Uribe-Etxebarriak EAJ-PNVren kezka helarazi dio Jose Manuel Albares Kanpo Gaietarako ministroari, Nicolas Maduroren Gobernua Barbadoseko Akordioen "oinarrizko puntuak larriki urratzen" ari delako, uztailaren 28an Hego Amerikako presidentetzarako hauteskunde demokratiko, aske eta gardenak egiteko bidea aurreikusten dutenak.
Lehenik eta behin, jeltzaleen ordezkariak boto-emaileen erroldaren eguneraketa ez dela bete adierazi du, atzerrian bizi diren eta bozkatzeko eskubide osoa duten milioika venezuelarren egoera azpimarratuz. "Enbaxadetan eta kontsulatuetan izena emateko epeak eta ordutegiak oso mugatzaileak izaten ari dira, baita Venezuelako funtzionarioek eskatzen dituzten inskripzio-baldintzak ere, beraien Konstituzioa argi eta garbi urratuz”, azaldu du. Era berean, Corina Machado oposizioko hautagaia "modu bidegabean gaitasungabetzea" deitoratu du, eta baita berau ordezkatzeko prest zegoen Corina Yoris eragotzi izana ere. Dena dela, Uribe-Etxebarria pozik agertu da, zailtasun horiek gorabehera, Maduroren erregimenaren aurkako oposizioa "ausardia, eskuzabaltasun eta borondate handia" erakusten ari delako hauteskundeak baldintza demokratiko minimoetan egin daitezen, Edmundo Gonzalez Urrutia hautagai bateratu berri gisa aukeratuta.
EAJ-PNVko senatariak gogorarazi dio Albares ministroari bere Gobernuari, Europar Batasunari, Venezuelan eragin handiena duten herrialdeei eta, oro har, Nazioarteko Komunitateari dagokiela "bide demokratiko bat irekitzeko lan egitea eta ziurtatzea, hauteskunde askeekin eta bermeekin, venezuelarrek eskatzen duten bezala", eta uztailaren 28ko hitzordua "Venezuelan normalizazio eta bizikidetza demokratikorako funtsezko gakoetako bat dela. Izan ere, besteak beste, demokrazia behar duela uste dugu; eta, hain zuzen ere, demokrazia behar du bere krisi politiko, diplomatiko, ekonomiko eta soziala gainditzeko ", gaineratu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/11
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08