Prentsa Aretoa

2024/05/06

EAJ-PNVk kirol federazio autonomikoen eskumenak errespetarazteko neurriak eskatuko dizkio Gobernuari

Galdera, bihar Senatuan egingo den Exekutiboaren Kontrolerako Osoko Bilkuran, María Dolores Etxanok egingo du

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk kirol federazio autonomikoen eskumenak errespetarazteko neurriak eskatuko dizkio Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Euskal Talde Parlamentarioko senatari María Dolores Etxanok Estatuko Gobernuari galdetuko dio, biharko kontrol-saioan, zer neurri aurreikusten duen Kirolari buruzko abenduaren 30eko 39/2022 Legearen 48. artikulua osotasunean betetzeko, Federazio Autonomikoen eskumenak urratu ez daitezen.

Martxoan, Etxanok dei egin zion Pilar Alegría Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol ministroari Espainiako federazioen eskuduntzak zehazteko eta autonomia-erkidegoetako federazioenak defendatzeko. Eskaera hau Espainiako Automobilismo Federazioak Euskadiko, Nafarroako eta Errioxako federazioak berme-prozesu administratiborik egon gabe –Kirolaren Legeak ezartzen duen bezala– bere erakundetik kanpo uzteko hartutako erabakiaren ondorioz egin zuen senatari jeltzaleak.

Ezagutu Gure Senatariak