Prentsa Aretoa
2024/05/14
Igotz Lópezek Espainiako Gobernuari leporatu dio ez duela planifikatzen Euskadiko trenbide zerbitzuetako obrek izaten duten eragina
Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroari gogorarazi dio ezbeharrek zerbitzu gutxiago eta bidaiatzeko denbora gehiago eragiten dietela erabiltzaileei
EAJ-PNVko Igotz López senatariak Euskadiko tren zerbitzuen erabiltzaileen haserrea helarazi dio Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroari, sarritan ematen diren irregulartasunengatik. Gaurko kontrol saioan, Lópezek Puente ministroari leporatu dio egiten ari diren obren eragina ez dutela behar bezala planifikatzen. "Askotan aurreikus daitezkeen obretako gorabeherengatik maiztasunak eta zerbitzuak kentzen dira etengabe, betiere azken orduan erabiltzaileei sortzen zaien mugikortasun-arazoa konpontzen ez duten alternatibak inprobisatuz. Minutu batetik bestera zerbitzuak ezeztatu edo aldatzen dira jakinarazi gabe".
Senatari jeltzaleak hainbat gertakari ekarri ditu gogora, hala nola, joan den astean, Gaintxurizketako tunelaren ahoan pitzadurak agertu izana –lan hauek urteetako atzerapena dute, Irun eta Lezo-Errenteria arteko eskaintza murriztea eta aldiriko eta distantzia ertain eta luzeko 60 tren kentzea ere eragin duena–. Horren ondorioz, aldirietako unitateek ezin izango dute bi astez Irun eta Lezo-Errenteria artean ibili. "Gainera, tren bikoitzak harrapatuta geratu dira, eta zerbitzua murriztuta geratu da Brinkolaraino; tren horiek konpentsatu egiten zutelako Loiolako tuneleko lanen ondorioz maiztasunak murriztu izana". Gainera, Loiolako lan horiek, Lópezek gogorarazi duen bezala, duela zenbait aste maiztasunak murriztea eta Donostia-Hernani tartean ordutegiak aldatzea eragin zuten, zirkulazioa bide bakarrera mugatuta baitago. Senatari jeltzaleak Bilbo-Santurtzi eta Bilbo-Karrantza tarteetan azken orduko zerbitzuak kendu izana ere salatu du; azkenak, hil honetan, Bilboko aldirietako C1, C2 eta C3 lineetan. Ia 200 tren, makinista faltagatik.
"Ulertzen dugu obrek beti zerbitzuari eragiten diotela", onartu du Lópezek, "baina plangintza egokia eta ondo komunikatua izateak erabiltzaileei sortzen dizkien arazoak arintzen laguntzen du. Beharrezkoa da afekzioak lehenago eta hobeto planifikatzea eta aurreikustea, alternatibak prestatzea eta erabiltzaileei behar bezala eta denbora nahikoarekin informatzea, baina hau ez da gertatzen ari". Senatariak gogorarazi du aurreko legegintzaldietan ere EAJ-PNVk plan bat eskatu zuela Irun-Brinkola lineak jasaten zituen gorabeherek sortzen dituzten eragozpenak arintzeko neurri zehatzekin, eta egiaztatu du ezbehar horiek guztiak zerbitzu txikiagoa eta joan-etorrietarako denbora gehiago eragiten ari direla.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19