Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2024/05/16

Estefanía Beltrán de Herediak PPren "adarjotzea" kritikatu du, Senatuaren eta Kongresuaren arteko eskuduntza gatazkagatik akordioa bertan behera uzteko ezohiko osoko bilkura deitzeagatik

Deitoratu du 265 senatari batzartu behar izan direla PPk duela hilabete onartutako akordio bat desegiteko bakarrik -Amnistiaren Legearen ondorioz bi Ganberen artean izandako ustezko eskumen-gatazka dagoela zioena- Talde Popularraren bide-orrian espedientea betetzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediak Alderdi Popularraren "adarjotzea" kritikatu du, duela hilabete hartutako akordioa bertan behera uzteko ezohiko osoko bilkura deitu duelako gaurko. Izan ere, PPk berak, bere gehiengo osoaz baliatuta, Amnistia Legearen harira Senatuaren eta Diputatuen Kongresuaren arteko ustezko eskuduntza-gatazka bat onartzea ahalbidetu zuen.

Beltran de Herediak PPko kideei esan die ez zutela "inoiz" Auzitegi Konstituzionalean helegiterik aurkezteko asmorik izan, eta ekimen horrekin denbora irabaztea baino ez zutela nahi, Voxen presioak asetzeko. "Orain ikusi duzue ez duela inolako aukerarik, baina haiek asebete behar dituzue eta, hain txarrak izan dira atzera egiteko erabili dituzuen argudioak, ezen haiek ere ez baitituzte erosi".

Bozeramaile jeltzaleak salatu du PPk "bere kortijo partikularra balitz bezala" erabili duela Senatua, eta deitoratu du gaur 265 senatarik Goi Ganberara joan behar izan dutela Talde Popularraren ibilbide orriko espedientea betetzeko soilik.

Eskuduntzen gatazka apirilaren 10ean onartu zen, eta orduan EAJ-PNVk defendatu zuen Senatuak Amnistiari buruzko lege-proposamena izapidetzeko zuen ahalmena ez zela urratzen ari, eta ez zitzaiola eztabaida usurpatzen ari, ezta zuzenketak sartzeko edo testuari betoa jartzeko aukerarik ere, Kongresura berriro bidali aurretik, onar zezan.

Next Euskadi
Ezagutu Gure Senatariak