Prentsa Aretoa

2024/05/30

EAJ-PNVk ardogintza sektorearen krisiari aurre egiteko neurriak eskatuko dizkio Nekazaritza ministroari

Estefanía Beltrán de Herediak egoera baloratzeko eskatuko dio Luis Planasi. Bestalde, María Dolores Etxanok gizakien salerosketaren biktima izatearen egiaztapen administratiboari buruz galdetuko dio Berdintasun ministroari

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk ardogintza sektorearen krisiari aurre egiteko neurriak eskatuko dizkio Nekazaritza ministroari

ARGAZKIA JAITSI

Datorren astearteko Gobernuaren kontrol saioan, Euskal Talde Parlamentarioak Senatuan duen bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediak mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreak bizi duen krisia nola baloratzen duen galdetuko dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministro Luis Planasi.

Bestalde, Maria Dolores Etxano senatariak interpelazio bat helaraziko dio Ana Redondo Berdintasun ministroari, gizakien salerosketaren biktima izatearen egiaztapen administratiboaren inguruan.

Ezagutu Gure Senatariak