Prentsa Aretoa
2024/06/06
EAJ-PNVk planta fotovoltaiko flotatzaileak jabari publiko hidraulikoan instalatzeko legeak egitera premiatuko du Gobernua
Astearteko Gobernuaren Kontrol Saioan, Euskal Taldeak gizakien salerosketaren eta ustiapenaren aurkako Lege Organikoaren aurreproiektuak biktimen eskubideak bermatzeko neurri jakin batzuk barne hartzea ere eskatuko du
Ahozko Galdera Osoko Bilkuran. Igotz López. Planta fotovoltaikoak instalatzea jabari publiko hidraulikoan
OSOKO BILKURARAKO GALDERAK - 2024/06/06Interpelazioaren ondoriozko Mozioa. María Dolores Etxano. Gizakien Salerosketa eta Esplotazioaren aurkako Lege Organikoa
MOCIóN CONSECUENCIA DE INTERPELACIóN - 2024/06/05
Datorren asteko osoko bilkuran, EAJ-PNVko Igotz López Torre senatariak Gobernu zentralari galdetuko dio noiz eta nola argitaratuko duen jabari publiko hidraulikoan planta fotovoltaikoak instalatzeko araubidea ezartzen duen Errege Dekretua. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak errege-dekretu baten zirriborroa egin zuen 2022an, kontsulta publikorako, halako plantak jabari publiko hidraulikoan edo titulartasun publikoko beste azpiegitura hidrauliko batzuetan nola instalatu arautzeko. Hala ere, oraindik ez da araurik onartu, eta, horren ondorioz, adibidez, Euskadik zailtasun handiak ditu mota horretako proiektuak bultzatzeko, sorkuntza berriztagarriko instalazioak sustatzeko estrategiaren barruan.
Bestalde, Maria Dolores Etxano senatariak mozio bat defendatuko du, astearte honetako osoko bilkuran Ana Redondo Berdintasun ministroari egindako interpelazioaren ondorioz. Bertan, Gizakien Salerosketaren eta Esplotazioaren aurkako Lege Organiko Integralaren aurreproiektuak neurri jakin batzuk kontuan hartzea eskatuko du, biktimen eskubideak bermatzeko helburuarekin.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19