Prentsa Aretoa
2024/06/13
EAJ-PNVren ekimenez, Venezuelan hauteskunde presidentzial "aske, demokratiko eta gardenak" eskatu ditu Senatuak
Luke Uribe-Etxebarriak EH Bilduren kontrako botoa “onartezina eta ulertezina” dela esan du eta, bere iritziz, hauteskunde hauek "atzera bueltarik gabeko inflexio-puntua izan behar dute herrialdearen demokratizazio eta susperraldi ekonomiko eta sozialerako"
EAJ-PNVren ekimenez, uztailaren 28an Venezuelan egingo diren hauteskundeak "askeak, demokratikoak eta gardenak" izan daitezala eskatu du Senatuak. Luke Uribe-Etxebarria jeltzaleak defendatu duenez, herrialdeak bizi duen krisi politiko, instituzional, sozial eta humanitarioari irtenbidea emateko funtsezko urratsa da, baita Gobernuaren eta oposizioaren arteko elkarrizketa eraikitzailea ezartzeko ere. "Presidentetzarako hauteskundeek instituzioak demokratikoki lehengoratzen lagundu behar dute, baita bake soziala eta ekonomia berreraikitzen ere", azpimarratu du.
Mozioak, alderdi guztiek babestu dutena, EH Bilduren talde parlamentarioaren kontrako boto “onartezin eta ulertezinarekin”, Uribe-Etxebarriaren iritziz, Venezuelako Gobernuak eta Plataforma Bateratuak sinatutako Barbadoseko Akordioak errespetatzea eta erabat betetzea eskatzen du, Venezuelan presidentetzarako hauteskunde "aske, demokratiko eta gardenak" egiteko.
Oraintsu Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako ministroari jakinarazi dion bezala, Uribe-Etxebarriak EAJ-PNVren kezka agertu du Nicolas Maduroren Gobernuak Barbadoseko Akordioen zenbait alderdi larriki urratu dituelako. Hori dela eta, onartutako testuak Venezuelako agintariek "inskribatutako hautagaiei modu negatiboan eragiten dieten neurri berriak hartzeko" dagoen kezka jasotzen du, "inhabilitazio pertsonalen, alderdi politiko postulatzaileen aurkako ekintzen, administrazio-egintzen edo bestelako zehapenen, larderiazko gertakarien edo mugen bidez, sistema demokratiko ororen ezaugarri izan behar duen parte-hartze askearen aurkako ariketa badira".
Azkenik, mozioaren testuak Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalari eskatzen dio lehenbailehen azter dezala EBko Hauteskundeen Behaketa Misiorako gonbidapena atzera botatzea, Barbadoseko Akordioen aurka ere badoa. Ildo horretan, berretsi du Venezuelako herriak bere hurrengo presidentea aukeratu ahal izan beharko lukeela "hauteskunde sinesgarri, garden eta lehiakorretan, nazioarteko behaketak babestuta, Europar Batasunarena barne, behaketa independente eta inpartzialeko historia luze eta bikaina duena. Gonbidapen horri berriro ekiteak garatzen ari den hauteskunde-prozesuan konfiantza handiagoko ingurune bat sortzea erraztuko luke".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19